Azaroaren 30a oso egun berezia izan da Calasanz familia osoarentzat. Gure lehen oilaskoa jaio da! Calasancio izena jarri diogu, eta oso harro gaude lehen urratsak eman eta jaten hasi delako. Ez da erraza izan, baina egun luzez zain egon ondoren lortu dugu. Hau guztiarekin, naturaren eta bizi-zikloen inguruko jakin-mina piztea eta batez ere animaliekin harreman zaintza eta ardura sustatzea espero dugu.
Category: Lehen hezkuntza