Egokitzapen-aldia garrantzi handiko prozesua da haurrentzat. Kontuan izan behar da gehienentzat familia-ingurunetik lehenengo banantzea eta lehen esperientzia soziala dela. Prozesu horretan, haurrak errealitate berri hori onartzea lortuko du, gure txikien kasuan Calasanz errealitatea baita. Umeen betebeharrak asetzeko , irakasleon goxotasuna funtsezkoa da emozioei erantzun bat emateko. Profesionalen esku dagoen guztia egiten da lotura eta hurbiltasun hori sortzeko, eta horrek, ondoren, haurrak motibatuko ditu beren inguruan gertatzen denarekiko interesean, parte-hartzean eta jakin-minean. Oso ikaskuntza ona da.
Ikasturte honetan, esan dezakegu gure txikiak oso egokituta daudela, zorionak, eta eskerrak eman behar dizkiegu, nola ez, gurasoei eta amatxuei, hasieratik erabateko konfiantza erakutsi baitute ikastetxetik emandako jarraibideei jarraituz. Beste urrats bat eman dugu gure eskola-bidean.