Calasanzen lantzen ditugun ulermen proiektuen ardatz nagusietako bat ikasleak garatzen dituzten ulermenak esanguratsuak izatea da. Horretarako garrantzia nabarmena hartzen dute azken proiektuek eta hauen aurkezpenek. Hau da, ikasleek proiektua hasten duten momentutik badakite helburu bat dutela eta hori lortzeko egiten dutela lan.
Azken proiektuak anitzak dira eta, besteak beste, lehenengo hiruhilekoan hurrengoak izan genituen: Historiaurrea azaltzen duen erakusketa, herritarrentzako sentsibilizazio kanpaina, Eurexpo, etxe jasangarrien elkarketa…
Zoritxarrez, koronabirusa berriro ere gure bidean ipini da eta ezin izan ditugu proiektuak nahi genuen moduan aurkeztu. Hala ere, berriro ere azken orduan moldatu eta aldaketak egin ditugu ikasleek azken proiektuak aurkeztu ditzaten. Era digitalean bada ere. Dena dela, egoera hobetzea eta aurkezpen esanguratsuetara itzultzea espero dugu. Guk ere guraso eta senideak eskolan nahi ditugu eta plazara irten nahi dugu, Santurtzik gure ikasleez goza dezan.