4 urteko neska-mutilok Areitz Soroan egun handi batez gozatzeko aukera izan dugu.Han, dibertitzeaz gain, egiten genuen bitartean ikasteko aukera ere izan dugu. Jarduera desberdin eta jolas une ugariz gozatu dugu.
Hasteko, ogia egin genuen horretarako behar ziren osagaiak eta jarraitu beharreko urratsak ikasiz, eta, gainera, egur labe batean laberatu eta etxera eraman genuen familiarekin partekatzeko.
Gero, sagar-zukua egin genuen antzinako erara, eta, lan handia eman zigun arren, dastatu egin genuen, eta oso goso zegoen.
Sagar soberakinekin konposta egin eta animalia askori jaten eman genien, eta haietaz gozatu eta ikasi egin genuen.
Gainera, jolas libreko une asko izan genituen leku zoragarri batean.
Eskerrik asko esperientzia hau bizitzen uzteagatik!