Zer ikasiko dut?

Calasanzen prestatuz gero, lan merkatura gainerako ikasleek baino prestatuago irtengo zara. Gure irakaskuntza praktikan eta enpresek gehien bilatzen dituzten gaitasunak garatzean oinarrituta dago, %90eko enplegagarritasuna erregistratzen du.

Zure eskura mota askotariko formazioa, prestakuntza metodo berritzaileak eta instalazio eta tresna modernoak jartzen ditugu, Calasanz zure aukerarik onena bihuirtzeko asmoz.

Ikaskuntza metodologia berritzaileak

ETHAZI IKASKUNTZA EREDUAK.Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboaren (EOIK) bidez, ikasleek taldean lan eginez egoera eta arazo errealak konpontzea du helburu. Horrela, haien autonomia, erantzukizuna eta profil profesionalari lotutako gaitasunen garapena sustatzen dira.
ETHAZI EREDUAREN FUNTSEZKO ALDERDIAK:

· Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa

Ikasleek ez dute ezagutza modu pasiboan jasotzen; aitzitik, modu aktiboan eraikitzen dute, beren etorkizun profesionalari lotutako moduluarteko erronkei irtenbideak bilatuz.

 

· Eboluzio-prozesua

Ikaskuntza etengabeko hobekuntza-prozesu gisa ulertzen da. Erronka bakoitzaren ondoren, emaitzak aztertzen dira, aurrera egiten jarraitzeko, eta bereziki, ikasturtean zehar egindako ahalegina, hobetzea eta hazkunde pertsonala eta profesionala baloratzen dira

 

· Irakasle talde autogestionatuak

Irakasleek modu koordinatuan eta malguan lan egiten dute, denborak eta espazioak ikaskuntzaren beharren arabera antolatuz. Haien zeregina ikasleen prozesua laguntzea, gidatzea eta erraztea da.

 

· Ikaskuntzarako ebaluazioa

Ebaluazioa jarraitua da, eta hobekuntzara bideratuta dago, feedback sarriaren eta gaitasunen aurrerapena bultzatzen duen ikuspegi integral baten bidez (360º ebaluazioa). Kalifikazioa prozesua amaitzean iristen da, gaitasunak landu direnean.

 

 

Tknikak bultzatutako eredu honek etengabe aldatzen ari diren inguruneetara egokitzeko gai diren profesionalak prestatzea du helburu, kultura ekintzailea, balio profesionalak eta pertsonalak, sormena, jasangarritasuna eta gaitasun digitalak sustatuz.

 

 

Gure helburua, eredu honen bidez, ikasleei beren profil profesionalari lotutako gaitasunak lortzen laguntzea da. Egungo eta etorkizuneko lan-merkatuaren eskaeretara egokitutako profila, talentuaren autodeskubrimendua landuz eta profesional gisa duten garapenari balioa emanez. Ikasteaz, hazteaz eta aukeratu duten lanbidea sentitzeaz gozatzea, modu horretan mundu atseginagoa, osasungarriagoa eta gizatiarragoa eraikitzen lagunduz.

Irakasle talde berritzaile eta konprometituak

Irakasleak ikasleentzako erreferentzia-ereduan eratzen dira (talde-lana, konpromisoa, diziplina, ahalegina, pazientzia… bezalako balioak sustatuz), eta ezaugarri hauek dituzte:

Lanbide kualifikazio handia.
Etengabeko hobekuntza lanbidean txertatzea.
Ikasleei laguntza eskaini, banakako ``tutoretza-ekintza`` bidez.

PRAKTIKAK ATZERRIAN ETA CALASANZ INTERNATIONAL CAMPUS

Calasanz International Campusek bere ikasleen eta irakasleen nazioarteko prestakuntza bultzatzen du, Erasmus+ bezalako programen bidez, atzerrian ikasteko bizi esperientzia eskainiz.

Goi Mailako Hezkuntzako Erasmus Gutuna (ECHE) eta ERASMUS+ Akreditazioa (SEPIE) 2021-2027 aldirako, gure zentroak Europako nazioartekotze eta mugikortasun proiektuetan parte hartzen du, Europa osoko erakundeekin konektatuz.

Zer onura eskaintzen ditu esperientzia honek?

  • Nazioarteko enpresetan praktikak egiteko sarbidea
  • Europan aitortutako titulazioak
  • Kultura- eta lan-ingurune berrietara egokitzea
  • Hizkuntza-maila eta autonomia pertsonala hobetzea

ENTREASSES eta CESAR bezalako proiektuetan laguntzen dugu, funtsezko arlo hauetan ikerketara eta garapenera bideratuta:

  • Ekonomia zirkularra
  • Hezkuntza-teknologia
  • Ekintzailetzarako gaitasunak
  • Osasuna eta konpromiso soziala

Berrikuntza Aplikatua

Gaitasun digitala: Duela urte batzuetatik hona, Calasanz Santurtzin metodologia berriak ezartzearen alde lan egiten dugu, lankidetza-testuinguruetan oinarrituta, bai eta informazioaren teknologia berriak erabiltzearen alde ere, ikasteko, gaitasun digitala garatzeko eta, ondorioz, gure ikasleen enplegagarritasuna hobetzeko tresna gisa. Hori guztia abiapuntutzat hartuta, Office 365 plataforman oinarritzen den hezkuntza-plataforma bat erabiltzea erabaki dugu. Plataforma horrek ikaskuntza lankidetzan egitea ahalbidetzen du, eta lan-espazioak sortzen ditu, non ikasleek eta irakasleek harremanak izan ditzaketen.
3D bioereduen inprimaketa: Etorkizunari aurrea hartu nahi diogu eta teknologia hau denbora gutxian errealitatea aldatuko duen tresna gisa identifikatu dugu. Horregatik, ``3D bioereduak`` proiektua bultzatu nahi dugu, gure ikasleek hain urrun ez dagoen etorkizun profesional baterako gaitasunak gara ditzaten. Bioereduak paziente baten barne-anatomiaren erreplika zehatzak dira, eta azterketa eta ulermena errazten dute. 3Dn inprimatutako ereduak inplementatuz, ikasleek egitura anatomiko interesgarria izan dezakete eskura, ondoren aztertzeko. Gainera, Biocrucesekin aktiboki lan egiten dugu, gure ikasleen prestakuntza osoa izan dadin eta benetako osasun-ingurune bati aplikatutako teknologiaren erabilerak ikus ditzaten.
Zerbitzuen bidezko ikaskuntza: Duela urte batzuetatik hona, ikastetxeak zerbitzu bidezko ikaskuntza bultzatu du, gure ikasleen errealitatea eta ikaskuntza hobetzen laguntzen duen hezkuntza-proposamen gisa. Proposamen honek konpetentzia eta balioen garapena, bai profesionalak bai pertsonalak, eta komunitatearentzako zerbitzuak konbinatzen ditu. Erronka eta proiektu batzuen bidez, ikasleek inguruko benetako beharrei erantzuna ematen dieten bitartean ikasten dute, hobetzeko helburuarekin.
Ikerketan oinarritutako ikaskuntza: Metodologia honen bidez, ikasleek ikerketa irakaskuntza-ikaskuntza prozesuarekin konektatzea nahi dugu. Jakin-mina piztu nahi dugu, zergatia galdetzea, hipotesiak sortzea eta irakasleek gidatutako ikerketa-prozesu baten bidez frogatzea. Prozesu horren ondorioz, zentroak jardunaldi bat antolatzen du urtero Santurtzin, publikoari irekia. Bertan, ikasleek beren proiektuak aurkezten dituzte, egindako ikerketaren emaitzekin.
Kultura ekintzailea: Hainbat programaren bidez, ikasleen artean kultura ekintzailea sustatzea ikastetxearen erronketako bat da. Honen helburua ikasleek ekintzailetzaren bidez hainbat gaitasun garatzea da: sormena, erresilientzia, aldaketara eta ziurgabetasunera egokitzea... Gure ikasleak enplegagarri egiten dituzten etorkizunerako gaitasunak.
Ekonomia zirkularra: Joan den ikasturtean “GREEN ENTREPRENERIAL SCHOOLS” martxan jarri zen, Calasanz Circular Economy-ren proiektua, azken hamar urteetan gaitasun ekintzaileetan oinarritutako hezkuntzaren indar guztia ``ekintzailetza jasangarrira`` bideratzeko helburuarekin sortu zena. ``BE GREENER AND SAVE THE PLANET`` lelopean, ikasleek energia ekintzaile hori guztia ingurumenaren aldetik jasangarriak diren negozio-proiektuetara bideratzen dute.
Adimen emozionala: Gure asmoa hunkitzen duen zentroa izatea da. Horregatik, uste dugu emozioak kudeatzen jakitea dela ikasleen enplegagarritasun-desberdintasuna markatuko duen oinarrizko gaitasunetako bat. Hori dela eta, gaitasun hori gure ikastetxearen egunerokotasunean eragina duen zeharkako eremu batean bihurtu da. Ikasleei bizitzarako prestatuko dituzten tresnak eman nahi dizkiegu, pentsamendua, gorputza eta emozioa integratuko dituen gizarte integralagoa sortzeko.

ZERBITZUAK

  • Instalazioen alokairua
  • Orientazio akademikoko zerbitzua
  • Lan-orientazioko zerbitzua eta lan-poltsa
  • Idazkaritza birtuala
  • Onarpena eta matrikula

ZURE ETORKIZUNEAN INBERTITU

Bilatzen ari zinen zentroa aurkitu duzu: modernoa, berritzailea eta zure etorkizuneko enplegagarritasunera bideratuta dagoena. Apuntatzea baino ez zaizu geratzen!