Prestakuntza ibilbidean habiatuz

Haur hezkuntza funtzesko etapa da haurren garapenerako. Urte hauetan, beren nortasuna eraikiko dute, eta beren bizitzetan baliagarri izango zaizkien ohiturak eta gaitasunak hartuko dituzte. Zeregin handi horretaz jabetuta, ikastetxeko langileak ikasle trebeak, helduak, autonomoak eta gaitasun pertsonal eta sozial handia dutenak prestatzen saiatzen dira .

Zergatik gara desberdinak?

Educación Inf
  • Eredu hirueleduna (Haur Hezkuntzan euskara eta ingelesa soilik) Ikaskuntza naturala. Komunikazio-metodologia.
  • Visible thinking: Ulermen proiektuen bidezko ikaskuntza. Pentsamendu errutinak eta trebetasunak.
  • Singapur matematika metodoa.
  • Encódigo metodoa, irakurketa ikasteko eta automatizatzeko.
  • Estimulazio laisterra urtebetetik aurrera. Glenn Doman metodoa.
  • Aucouturier metodoa praktika eta estimulazio psikomotorra.
  • Heziketa emozionala: identitate pertsonala, eremu soziala, emozionala, gorputza eta burua.
  • Metodologías y herramientas TIC: Aulas multimedia.
ULERMEN PROIEKTUAK: Calasanz ikastetxeak Haur Hezkuntzan Ulermen proiektuak garatzen ditu. Ulermen proiektuetan ikasleak pentsakor bihurtzen dituzten jarduerekin ikasten da. Hau gauzatu ahal izateko Harvard unibertsitateak Proyect Zero Visible Thinking-ekon proiektuaren barruan ohitura, trebezia eta pentsamendu giltzak sortu ditu.Ildo berean klaseak era honetan aurrera eraman ahala pentsamendu trabeziak garatzen dira ikasleak pentsatzeko eta ideiak erlazionatzeko gai izanik.
SINGAPUR MATEMATIKA METODOA: Calasanz Ikastetxeak orain dela hiru urte matematiken ikaskuntza prozesua Singapu metodoaren eskutan jarri zuen. Metodo honek matematikak ikasteko eta irakasteko bidea errotik eraldatzen du, kalkulu errepikakorrez beteriko memoria eta ohiturazko prozeduretan oinarritutako ikaskuntza alde batera utzita. Singapur metodoak matematikak pentsatzea eta ulertezea du helburu. “Concreto-Pictórico-Abstracto (CPA)” ikasteko metodologiaren bidez, erabilera eta azterketa bultzatzen da. Metodologia honek edozein eduki berri era honetan egiten du: manipulazioa, irudikapena eta abstrakzioa.
ENCODIGO METODOA: Calasanz ikastetxean ezarritako Encodigo metodoa neuropsikologiak bultzatutako lan garrantzitsu baten ostean jaio da. Gelan ezarritako teknologia berrien erabilerak ikastea eta irakurketaren automatizazioa ahalbidetuko ditu. Encodigo metodoak irakurtzen ikasteko proposatzen dituen jolasak eta ikus-entzunezko ariketak lantzeko, ikasleek arbel digitala dute teknologia berri hauen erakusle. Encodigo onuragarria da ikasle guztiekin, bai motibatzeko duen gaitasunagatik, bai ematen duen zentzumen anitzeko laguntzagatik. Eta onuragarria ere bada irakurtzen hasteko zailtasunak dituzten ikasleekin.
AUCOUTURIER METODOA, EMOZIOEK ERAGINDAKO PSIKOMOTRIZITATEA: Haur Hezkuntzan Aucouturier Eskolako psikomotrizista batek psikomotrizitatean agintzen du. Bernard Aucouturierrek sortutako metodologia esparru egokian askatasunez jolasean aritzen den haur baten adierazkortasunean oinarrituta dago. Haurrek askatasuna dute jolasteko, salto eta korrika egiteko, eraikitzeko, igotzeko... Momentuko emozioak kontuan hartuta, mugimendua adierazteko, eroso sentitzeko, harremanak izateko modua aukeratzeko eta jokatzeko. Jolasa eta besteekiko zein objektuekiko hartu-emanaren bidez, haurrak heldutasunean aurrera egiten du. Metodo honek goiz aurreikusten du haurrengan antzeman daitezkeen zailtasunak.
HEZKUNTZA EMOZIONALA: Egunean hiru aldiz, haurrek ``Sentimenduen Mahaian`` nola sentitzen diren erakusten dute. Hiru eta bost urte bitarteko haurren ikasgeletan, ispilu bat, koloretako bankua eta aurpegi batzuk emotikono moduan osatzen dute ``nirekin egoteko espazioa``, haurrak bere ``zauriak`` konpontzera joaten diren lekua. Goizean goiz, atseden hartu eta arratsaldean klasean sartu ondoren, ikasgela guztietan gogoeta (mindfulness) lantzen da. Hauek dira Calasanz-en erabiltzen diren tresna batzuk norberaren emozioak ezagutu, kontrolatu eta kudeatzeko eta besteen emozioak ezagutzeko. Haurra autoerregulatzeko aukera ematen duten baliabideak dira oreka eta emozioen ongizatea bilatzeko.
AGENDA 21: Eskola Jasangarriaren aitortza duen zentroa da Calasanz. Ikastetxearen eta ingurumen kalitatearen, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren alde lan egiteko erakutsi duen konpromisoarengatik. Eskolak euren ikasleak sentsibilizatu eta ingurumenarekiko iraunkorragoak diren gizartearentzako sentsibilizatzea eta prestatzea helburu duten ekintzak egiten ditu.
EREDU TRILINGUALA: Haur Hezkuntzan, euskara eta ingelesa irakaskuntzarako bi erreferentzia nagusi dira lehen urte horietan garunak duen plastikotasuna aprobetxatzeko.

Sartu gure lanabesetan

Jantoki

JANTOKI

Hona hemen gure jantokiko menua, gure programazioa aldez aurretik ezagutu ahal izateko.

madrugadores_bg

GOIZTIARRAK

Calasanz Santurtzik lana eta familia bateratzen laguntzen dizu, 7:30etik aurrera ikasleei arreta eskainiz. Jarduera ludikoez eta adiskidetasuna, elkartasuna, adiskidetasuna eta erantzukizuna bezalako balioak sustatzeko gune atsegin batez gozatu ahal izango dute.

Alexia

ALEXIA

Alexia inguru bakarra da irakasle, ikasle eta gurasoen arteko kudeaketa, komunikazio, irakaskuntza eta ikaskuntzarako. Sartu web orrira botoi honen bidez!

Haur hezkuntzako azken berriak

Zer polita den liburu bat irakurtzea! Zenbat sentimendu eta emozio pizten diren gugan! Horregatik urtean behin “Liburuaren Eguna” ospatzen dugu…

05 maiatza 2020
26 apirila 2020