Pasadan 19an, Ekonomiako ikasgaiaren barruan eta Kutxabank-ek abiatzen duen “Finanzas para la Vida”ren barne, programako langile batek eta finantza-profesional batek dinamizatutako saioa izan genuen, 4. DBHko ikasleekin. Profesional hauen esperientzia kontuan izanda, ikasleak beraien zalantzak eta galderak egin zizkieten, banku-sektorearekin erlazionatuak: zeintzuk txartel mota dauden, zelako kreditu motak eskatu daitezteen, aurreztearen garrantziaz eta beste askori buruz hitz egin genuen. Ikasleek asko eskertu zuten saioa, beraien bizitzan laster kudeatu beharko dituzten gaiei buruz ikasi ahal izan zutelako.
Category: Derrigorrezko hezkuntza