Gaur egun berezia da Calasanzeko familiarentzat gure lankide berriak hartu ditugulako. Hona hemen gure 3 oilo erruleak: Juletta, Piquita eta Blanki. Hain pozik daude lehen egunean arrautz bat jarri digutela, hori bai, oraindik ez dakite erruleontzian jarri behar dituztela. Turuleca oiloa bezalakoa ote?
Lehen hezkuntzako 1. mailan animaliei buruz lantzen ari garen Zientziak eta Science proiektuaren berri eta ikasten ari garen guztiaren berri emango dizuegu.
Gainera, DBHko bi ikasle ederren laguntza dugu: Oier eta Aritz, eguneroko zainketetan lagun izango gaituztenak. Bai Blasi bai eskolako aholkoei eskerrak ematen dizkiegu oilotegia egiteagatik.