Robotika Tailerrean Scratch-ekin programatzen hasi gara. Lego eta Scratch konbinatuko ditugu, modu honetan ikasleek programazio hizkuntza edozein ingurunetan lantzeko aukera izango dute, bai online eta bai presentzial moduan. Tresna nagusiak ulertzen hasiko gara eta gero proiektu zailagoak lortuko ditugu. Ikasleek programazioaren munduan has daitezen bereziki diseinatutako aplikazioa da. Istorio interaktiboak, jolasak eta animazioak sortzeko erabiltzen da.
Category: Lehen hezkuntza