OHIKO GALDERAK

Zein heziketa-ziklo eskaintzen dituzue?

Guztira, 12 heziketa-ziklo eskaintzen ditugu, ondorengo arloetan: Osasuna, Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Administrazioa. Lanbide Heziketako gure prestakuntza-eskaintza osoa hemen ikus dezakezu.

Zein ordutegitan ematen dira LHko zikloak?

Ziklo guztiak goizeko ordutegian ematen dira, aurrez aurreko modalitatean. Ordutegia goizeko 08:00etatik eguerdiko 14:00etara izango da. Ez dago arratsaldez edo gauez ikasteko aukerarik.

Nola eman dezaket izena heziketa-ziklo batean?

Lehenik eta behin, interesatzen zaizkizun heziketa zikloetan izena-emateko eskaera orria aurkeztu beharko duzu.

  • Gure heziketa-zikloetarako AURREINSKRIPZIOAKegiteko epea maiatzaren 31tik ekainaren 18ra artekoa da.
  • Gure heziketa-zikloetarako MATRIKULAZIOA egiteko epea:
    • I. fasea uztailaren 19tik 21era.
    • II. fasea  uztailaren 23tik 27ra.
    • III. fasea uztailaren 29tik 30era.
  • Ezohiko deialdia irailaren 1etik urriaren 15era da. Matrikulazio-fase bakoitza Eusko Jaurlaritzak maiatzaren erdialdean argitaratuko duen onarpen-aginduan zehaztuko da.

Gaur egungo egoera dela eta, bi aukera eskaintzen dizkizuegu gure heziketa ziklo guztietan izena emateko:

    • Online formatua (gomendatutakoa): Ikasgunea webgunearenen bidez.
    • Zuzenekoa: Kasu honetan, ikastetxera etortzeko hitzordua edukitzea ezinbestekoa da, esteka honen bidez. Adostutako egunean, ikastetxeko idazkaritzara joan beharko duzu ondorengo dokumentazioarekin: NANaren eta espediente akademikoaren fotokopia. Azken hori ez baduzu, ekainaren 30era arte eman ahal izango duzu. Hau da, matrikulazio-egutegian ezarritako epearen arabera.

Aurrez izena eman eta dokumentazio guztia eman ondoren, onartutako pertsonen behin-behineko zerrenda argitaratu arte itxaron beharko da, uztailaren 9ra arte. Behin betiko onarpenaren zerrenda uztailaren 13an argitaratuko da ikasgunean bertan.

Ze dokumentazio behar dut aurrematrikula egiteko?

  • NANaren fotokopia.
  • Espediente akademikoaren fotokopia (aurrematrikula egiterakoan ez badaukazu, ekainaren 30 arte eraman dezakezu).

Zenbat aukera jar ditzaket aurrematrikulan?

Aukera mugagabeak jar daitezke, baina aurrematrikula lehenengo aukeraren zentroan egin beharko da, hark adieraziko ditu gainerako aukerak, bai beste ikastetxe batzuetan, bai beste ziklo batzuetan. Dokumentazioa lehenengo aukeraren zentroan bakarrik aurkeztu behar da.

Zein dira LHn sartzeko baldintzak?

Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat, erdi-mailako heziketa-ziklo bat edo goi-mailako heziketa-ziklo bat egin nahi duzun, baldintzak aldatu egiten dira horietako bakoitzean.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren webgunera zuzeneko esteka bat uzten dizugu, non egoera guztiak jasotzen diren.

Nire galdera ez da hemen jasotzen. Zer egin dezaket?

Jarraian eskaintzen dizugun harremanetarako inprimakia bete dezakezu 24 ordu baino gutxiagoan posta elektroniko edo telefono bidezko erantzungo dizugu.

GURE ZERBITZUETARA SARTU

orientacion_bg

Ezagutu gure Lanbide Heziketako titulazioak eta zergatik garen enplegagarritasuneko ikastetxe liderra. Deskargatu gure liburuxka.

laboral_bg

Ezagutu gure lanbide-heziketako zentroaren berritasun guztiak. Deskargatu PDFa.

Etengabe berritzen ditugu gure instalazioak, azken teknologiekin, ikasteko ingurune onena bermatzeko. Sartu argazki galeriara

Goi eta erdi mailetako bideoa

Gure goi-mailako eta erdi-mailako ikasleak ikusi bere habitatean.

Oinarrizko Lanbide Heziketaren bideoa

Gure ikasleek ekintzan, beren gaitasunak garatuz. Euren egunerokotasuna ezagutu.

Argitu zure zalantzak erdi-mailako eta goi-mailako tarifei dagokienez. Deskargatu PDFa.

ZURE ETORKIZUNEAN INBERTITU

Bilatzen ari zinen zentroa aurkitu duzu: modernoa, berritzailea eta zure etorkizuneko enplegagarritasunera bideratuta dagoena. Apuntatzea baino ez zaizu geratzen!

    Datuen arduraduna: Calasanz Santurtzi sozietate mugatua. Datuen helburua: zure kontsultei erantzutea. Datuak biltegiratzea: Estatu Batuetan kokatutako zerbitzarietan biltegiratzen dira, eta hirugarrenekin ez partekatzeko konpromisoa hartzen du. Eskubideak: edozein unetan erabili ahal izango dituzu datu pertsonalak eta datu horiek tratatzeko emandako adostasuna eskuratzeko, zuzentzeko, tratamendua mugatzeko, ezabatzeko, transferitzeko eta tratatzearen aurka egiteko eskubideak.

    Pribatasun politika onartzen dut