Hainbat “zirkuitu” egiten ditugu, barrari heltzen diogu ez erortzeko eta euskarri bat izateko (ispilura begiratzeko aprobetxatzen dugu), karraturaino aurrrrera egiten dugu eta sartu/ateratzen gara, eta berriro hasten gara. Haur bat katukatze-fasetik igarotzea eta pixkanaka zutik jartzeko ekintza sekuentziatzea lorpen handia da. Jolas honekin gure gorputzak oreka eta koordinazioa lantzen ditu, bertikaltasuneranzko konkista bat da (zutikako jokoa). Laguntza on batzuk oso garrantzitsuak dira, ez bakarrik gorputz mailan, baita emozio mailan ere. Handiagoa egiten naiz!
Category: Haur hezkuntza