3 urteko umeak Murrieta baserrira joan gara txango batean. Han, egun ezberdin bat bizi dugu, partekatutako denboraz eta esperimentaziotik lortutako ikaskuntzaz gozatuz.
Hau izan da egin dugun lehen txangoa, eta horren ondorioz, klaseko lagunekin autobusez bidaia bat partekatzea egunari hasiera emateko esperientzia bikaina izan da.
Baserrian bertan, esne-behiak nola bizi diren ikasi dugu. Horrez gain, gutako bakoitzak behi jezteko aukera izan du, eta, lortutako esnearekin txahalak elikatzeko aukera izan dugu. Baina hori ez da dena izan! Esne zurrupada batzuk eta han egindako jogurt zoragarri bat ere dastatu ahal izan dugu.
Inoiz ahaztuko ez dugun bizipen handi honekin, prest gaude, besoak zabalik, hurrengo esperientzia guztiak jasotzeko, hau… luxu handia izan delako!