Zorioneko gara. Urtero, Olentzero eta Mari Domingi Haur Hezkuntzako geletatik pasatzen dira jaiak zoriontzeko eta gomendioren bat edo beste emateko. Ikasturte honetan, gure ikasleak ezin ziren aholku horiek gabe geratu, eta zailtasunak zailtasun, Olentzerok eta Mari Domingik, gaurkotu, eta CALASANZ-eko teknologia berriak erabili dituzte.
Banan-banan hitz egin ahal izan dute eurekin! Eguneratuta daudela eta gure txikiei buruz dena dakitela ikusi ahal izan dugu.
Aurten ere beste une ahaztezin bat bizi izan dugu.
Eskerrik asko hau posible egitearren Hezikleta Zikloko ikasleei, Oihane eta Rubeni, eta CALASANZeko irakasleei.
Zorionak eta Urte Berri On