Sorpresak gustuko ditugu eta ikasteko moduak oso interesgarriak dira! Haur Hezkuntzako ikasleak proiektu berriei eman diegu hasiera. Talde bakoitzean, proiektu ezberdinak eramaten ari dira aurrera, garapen kognitibo, soziala eta motorra lantzen dituzten ekintza ezberdinak burutzeko bidean.
3 urteko gelan, gure Tulik, gutun batekin opari bat utzi zigun, gorputzak hausnartu ditzagun!
4 urteko gelan, argazki batzuk aurkeztu zitzaizkigun pantailan eta pixkanaka asmatzen joan ginen zeri buruzkoak ziren, gorputza aztertzeko pistak ziren!
5 urteko gelan, gelaren ordena desagertu zen eta guztion artean planoak sortzen ari gara,dena leku zuzenean kokatzeko helburuz. Honen isla, argazki batzuk uzten dizkizuegu.