Otsailaren 14an eta 15ean Calasanzeko 5 urteko ikasleak Lurraska baserri-eskolara joan ziren landa-ingurune natural batean 2 egunez elkarrekin bizitzera, eguneko 24 orduetan euskal kulturan murgilduz, animalia ezberdinak ezagutuz eta lagunekin eta andereñorekin ondo pasatzera.
Bidaia hau oso aberasgarria izan da, egunez eta gauez modu autonomoan elkarrekin bizitzeko aukera eman digulako. Gainera, oso gertutik ezagutu eta ikusi ditugu animalia asko: behia, txerritxoak, llama bat, pottoka batzuk, zaldi batzuk, oiloak, untxiak, akuriak, astoak eta ardiak. Gainera, pottoka baten gainean ibili ginen, hasieran ez ginen ausartzen, baina berehala animatu ginen denok!
Ondoren, sukaldaritza-tailer batean ogia prestatzen ikasi genuen. Kulunkan eta zelai handietan jolasteko astia ere izan dugu, noski. Diskoteka asko gustatu zitzaigun, baina emozio askoko eguna izan zenez, nekatuta geunden eta lo egin behar genuen. Pijama jantzi, ipuin bat kontatu eta andereñoaren gabon musua jasotzeko ordua da. Goizean, energiaz beteta, Lurraskaz gozatzen jarraitzeko kemenez esnatu ginen, gure maleta prestatu eta azken orduak baserri-eskolan eman genituen.
Nekez ahaztuko ditugu bizipenez, istorioz eta une paregabez betetako 2 egun hauek. Datorren urtera arte zain egon behar.