Aurreko ostiralean, azaroak 5, LH4-ko ikasleak Bilboko Arkeologia Museoara joan ziren, Unamuno plazan dagoen museora, alegia. Egindako txangoa, zientzetan ematen ari diren “Arbasoen Aztarnak” proiektuarekin loturik dago, historiaurreko etapa guztiak lotzen dituena.
Behin argazki eta objektu desberdinen diferentziak ikusita, ikasi genuen noiz etxekotu genituen animaliak, noiz egin genituen gure lehenengo etxeak eta nola arkeologoek jakin dezaten non zeuden zehazki (pista moduan esan dezakegu kea oso garrantzitsua dela!)
Behin aipaturiko gauzak argazkietan ikusita… Arkeologo bihurtu ginen! Indusketa txiki bat egin behar izan genuen eta bertan, geruza desberdinetan ezkutaturik zeuden objektuak aurkitu genituen. Behin aurkiturik, zein garaikoak ziren, zeintzuk ziren material nagusiak (hezurra, zeramika, silexa edo hortza) eta zegokien kodea jarri genien, bakoitzaren fitxa teknikoa osatzen. Goiz paregabea pasa genuen eta Maria Montessorik esan bezala “Una prueba de lo acertado de la intervención educativa es la felicidad del niño”.