Egungo gizartean adineko pertsonen gizarte-taldea hazten ari da, eta horrek hainbat arazo eta eskakizun berri ekarri ditu kultura, sozioekonomia eta osasun arloetan. Hala, zaintza-lanak gero eta garrantzitsuagoak bilakatzen ari dira eta, bereziki, mendekotasun handiko adineko pertsonen zaintza-lana erronka berria da.
Testuinguru horretan, Euskadiko zahartze demografikoaren inguruan hausnartzeko inkesta bat proposatu nahi dugu, haren bidez, kudeaketa, laguntza eta ikerketa alorretatik abiatutako proposamenak biltzeko.
Horregatik, Lanbide Heziketako Sailburuordetzatik eskatzen dizuegu inkesta zuen hezkuntza-komunitate osora zabaltzea, bertako eragileek bete dezaten. Horrela, guztion elkarlanaz, belaunaldien arteko erronka honi erantzun ahal izango diogu. Honako esteka honetan dago aipatutako inkesta.