A zer nolako egonaldia pasatu garen Sukarrietan! Eta, gainera, izugarrizko eguraldiarekin! Zer edo zer gehiago eska dezakegu? Ba bai, Barakaldoko Ibaibe eskola eta Bilboko Gabriel Aresti eskolarekin egon gara, eta guk pentsatutako helburu bat bete zen heldu bezain laster, hau da, neska-mutilen arteko harremanak sustatzea!!!
Horrez gain, Lurra proiektuan ari gara, Jonek eta Xabik emanda, eta esan beharrekoa denez, esango dut: ikaragarrizko maisuak dauden Sukarrietan!! Haiei esker, ikusi dugu korta eta ortua edota nola funtzionatzen den lurraren zikloa edo zein gozo dagoen guk egindako mamerlada, besteak beste.
Zer esanik ez dago tailerrei buruz: sukaldaritza, pizzak egiten, argazkigintza, modu tradizionalean, ehungintza (erlaxatzeko modurik onena, batzuen ustez), zeramika, enkoadernaketa…
Azken finean, gure helburu guztiak bete egin ziren: Alde batetik elkar ezugutu dugu, lagunak egin dituzte eta bizitza osorako oroimenak edukiko ditugu. Beste aldetik, lurrari buruzko informazioa hartzeaz gain, ikasleek aukera eduki dute praktiketan jartzeko egun berberan.