Errespetuaz, balorez, hezkuntzaz ari gara, baina nola irakasten ditugu balore horiek? Esperientziak eskaintzea eta berdinekin partekatzeko aukera ematea, alderdi horiek lantzeko eta barneratzeko aukera ematen digu, ikasleen ikaskuntza aberastuz.
Gure ikasleek bizipenak “Tuli” ren eskutik esperimentatzen dituzte. Tuli gure maskota da eta ikasturtean zehar baloreak eta errespetuaren garrantzia gogorarazten laguntzen gaitu. Astebururo, gutako bakoitzak une gozoak izaten ditu maskotarekin. Bizipen horiek argazkietan islatzen ditugu, eta gero gure ikaskideekin partekatzen ditugu. Zertarako? Entzuten eta entzuak izaten ikasteko, ahozko komunikazioa lantzeko, otoitzak sortzeko eta galderak egiteko modua lantzeko, txandak errespetatzen ditugu eta ikastetxetik kanpo dagoen denboran zaintzeko ardura lantzen dugu, gainerako ikaskideekin ikasten jarraitu ahal izateko.