Calasanzen Osasun Zentro berria ireki dugu. Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleak dira, hain zuzen ere, zentroa kudeatzen ari diren profesionalak eta lehenengo pazienteak artatzen hasi dira dagoeneko. Bizikletan ibiltzen eroritako umeak, aizto batekin moztutakoa, dieta orekatua jarraitzen ez duena… izan dira osasun zentrora gerturatu diren lehenengo auzokideak. Albiste deigarria, ezta? Zentzu baten baino ez da egia, izan ere hirugarren mailako ikasleek eginiko proiektuari buruz ari gara. Zientzietako “Sasoian egon!” proiektuan umeek osasuna zaintzen ikasi eta praktikan jarri dute asmatu dugun Calasanz Osasun Zentro honetan.
Category: Lehen hezkuntza