LH3ko ikasleek, aurreko urtea amaitu baino lehen, kuia batzuk landatu zituzten ikastetxeko ortuan. Hilabete batzuk pasata eta asteko zainketak eginda, batzeko ordua da, beraz, familiei eta ikastetxeko langileei saltzeko ordua ere bai.
Azken urteetan apostu handia egin dugu proiektu bidezko lanengatik, irakasgaien arteko elkarlana sustatzen, ikasleen ezagutza handitzeko asmoz. Jarduera sinple bat dirudiena, ikaskuntza anitzak hartzen ditu bere baitan; hala nola, matematikak (pisua, diru-sistemaren ezagutza, kilogramoen araberako salneurria…), Zientziak (barazkien haziera prozesua, zainketa, landerren parteak…) euskara eta lengua (horma-irudien ekoizpena testu-tipologia lantzen), etab. Lan egiteko modu hauek, ikasleekin konexio ezinhobea lortzea ahalbidetzen gaitu. Eduki didaktikoak eta baloreak lantzen ditugu; adibidez, lankidetza, elkar-laguntza, elkarkidetasuna, errespetua… zeharkako modu batean. Ikasketa-esanguratsu batean.
Ondo antolatuta, Halloween eta kuia ezin dira bereiztu. Hortaz, gure “Calasanz Pumpkin Market”. Salmenta arrakasta.
Zeuekin elkarbanatu nahi dugu, ez bakarrik irakaskuntzaren arrakasta, baita familien, irakasleen, eskolazainen eta lagunen laguntzarekin posible izan dela ere. Eskerrik asko.