Martxoaren 29an, Santurtziko Udaletxetik Irati eta Laura etorri ziren gurekin esperimentatzera, “Egin ahalko zenuke?” tailerrarekin.
Lehenengo eta behin LH3-ko txanda izan zen, ondoren, LH4-koa. Bi klaseek taldetan banatu ziren esperimentu desberdinak egiteko.
Lehenengo eta behin, kandela bat itzali behar izan zuten putz egin gabe eta busti gabe, eta haien erramintak platerra, ura eta edalontzi bat ziren.
Bigarrenean, paperaz eta ur botilaz baliaturik, azken honi buelta eman behar zioten ura jauzi gabe.
Hirugarrenean, lazto batez baliaturik, edalontzi batetik bestera ura garraiatu behar izan zuten. Ondoren, zotz batekin, puxika bat zeharkatu behar zuten.
Eta, amaitzeko, urez baliatuta ortzadar bat margoztu zuten papel batean eta, eskularru bat puztu ozpinarekin eta bikarbonatoarekin.
Goiz ederra pasa genuen esperimentuak egiten eta guztion artean, hauen erantzunak bilatuz. Gainera, esperimentu hauekin agenda 2030-rarekin lotuta daude eta ODS-ekin, zehazki laugarrenarekin, kalitatezko hezkuntza delakoa. Mila esker Santurtziko Udaletxeari!