Mahaian ez da jolasten, kalean ez da jolasten, autoan ez da jolasten, medikuan ez da jolasten. Leku gehiegitan ez da jolasten, eta haurrentzat oso zaila da hori ulertzea. Mundua ulertzeko duten modua da, eta ulertu, baloratu eta errespetatu egin behar dugu; horregatik, Calasanz ikastetxetik haurtzaroa goraipatu nahi dugu eta jolasteari merezi duen garrantzia eman.
0 eta 6 urte bitarteko haurrak jolasteko beharra eta betebeharra du; izan ere, komunikatzeko, ikasteko, harremanak izateko eta ingurune naturalik hurbilena ezagutzeko modu naturala da. Izan ere, haurrak ez du ikasteko jolasten, baina jolastuz ikasten du. Horrekin ez dugu aditzera eman nahi haurrak goizeko 9etan sartzen direnetik arratsaldeko 5etan irteten diren arte jolasten ari direnik; izan ere, etxean bezala, badira dosifikatu behar diren uneak gauza asko eta ezberdin egiteko: jolasteko, ikasteko, harremantzeko, deskantsatzeko, irakurketarekin maitemintzeko, eta abar.
Irakasleok zuen seme-alaben erritmo biologikoak ulertzen ditugu, bai eta haien beharrak, kezkak, emozioak eta jolasak ere.
Mar Romeraren formakuntzan parte hartu duzuenontzat, jolasa eta eskola, Marrek maisu eta andereñoaren esanahiaren zati txiki bat utzi nahi dizuegu:
“Andereñoa edo maisua nire erreferentea dira, nire ondoan dagoena, zalantzan jartzen nauena, galdetzen didana, ikasten dudana, nire ondoan dagoena, eta aukera ematen didana oker ibiltzeko, porrot egiteko, baina hala ere berdin maite nauena. Maisuak edo andereñoak berak maite dituen gauzak nik ere gogotsu ikastea lortzen duena da, baina irakaslea ez da orkesta emakume/gizona, eta horrenbestez eskola ez da atrakzio parkea, ezta zirkua ere”.
Nola lantzen dugu Calasanz ikastetxeko irakasleok haurrek erantzunda sentiarazteko eta benetako laguntza sentitzeko eta jasotzeko? Haurren adinaren arabera, hainbat modu daude. Harrera pertsonalizatuaren bidez lortzen dugu gure estrategietako bat, eta bertan kontatzen dizkiguten kezkak, urduritasuna, ondoeza, edota momentu horretan behar dutena kontatzen digute, eta guk modu aktiboan entzuten diegu, entzunak eta baloratuak sentitzeko modua baita. Sentimenduen panela ere egunero lantzen dugu, eta egunean zehar haien sentimenduen eta emozioen arabera aldatzeko askatasuna erakusten diegu. Horretaz gain, andereñook beti entzuten diegu, laguntzen diegu, orientatzen diegu, batzuetan haien ondoan egotearekin ere nahikoa izan daiteke. Korroaren bidez, taldeko elkarrizketak garatzen ditugu: zer egin duten, zer egingo duten, zalantzak, baita baloreak lantzen ditugu. Sintonia momentuak oso garrantzitsuak suertatu izan dira espazio aldaketa kontzientea suposatzen duelako. Familiatik aparte, andereñoak atxikimendu figura garrantzitsua da, horregatik ama eta aitekin batera, umeen ongizatea daukagu danok helburu. Onena nahi dugu, ikastea nahi dugu, pertsona onak izatea nahi dugu, baina, batez ere, autonomoak, independenteak eta bakarrak. Jolasean baino modu hobeagorik bururatzen zaizue?