Kurtsoaren lehenengo asteetan, Heziketa Fisikoko saio berezi batzuk izan ditugu, bai Lehen Hezkuntzako 2.zikloan, bai DBH-ko 1. eta 2. mailan. Iker, Itsasalde Santurtzi taldeko pelotaria, gure ikastetxera etorri da eskupilota kirola ezagutzera emateko.
Saioak 2 atal desberdin izan ditu: klaseko lehengo zatian eskupilotaren historia ezagutu dugu: nondik datorren, non jolasten zen, zerekin… Eta klaseko 2.zatian frontoira joan gara eskupilota praktikatzera jolas desberdinen bitartez.
Saio dibertigarriak eta interesgarriak izan dira eta gure ikasleek eskupilota ezagutu, praktikatu eta gozatu dute, Heziketa Fisikoko saio berezi bat izanik.
Calasanz Santurtzi ikastetxetik, Ikerri eskerrak eman nahi dizkiegu bere jardueran jarritako interesa eta dedikazioagatik. Gora eskupilota!