Calasanz Santurtzin, aspalditik, haurrek manipulazioaren bidez ikastea gure helburuetako bat da, ikaskuntza esanguratsua bultzatzeko modurik onena delakoan baikaude, esperientzia bakoitzeko protagonista izanez. Horri leial izanik, 3 urteko klasean, Giza Gorputzaren proiektuari amaiera emateko, 5 zentzumenak esperimentatu ditugu kutxa sentsorialen bidez. Kutxa horiek zentzumenek egunez egun duten funtzioaz eta beharraz jabetzeko aukera eman dute.
Category: Haur hezkuntza