Urtero bezala, joan den Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatu genuen Calasanz Santurtzin. Gure eskolatik euskararen erabilera sustatu nahi dugu, bai eta ikasleek hau bizirik jarraitzea duen garrantziaz ohartzea, euskara gure nortasunaren sinbolo delako.
Hori dela eta, ostiral honetan zehar ekintza desberdinak proposatu genituen: lokotzen jolasaren bidez, euskaraz esaldiak osatzeko trebetasuna landu dugu eta errelebo-lasterketaren bidez, euskaraz ahalik eta hitz kopuru gehien lortzeko gaitasuna jorratu dugu. Ikasle guztiak topera ibili dira, eta emaitza ezin hobea izan da! Orain badakite “hizkuntza bate ez dela galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik”. Gure ahotik mundura, zabal dezagun euskara!