Santurtziko Calasanz ikastetxeak hainbat urte daramatza proiektuen bidez lanean. Ikastetxeak ikasteko modu horren alde egitea erabaki zuenean, oso argi genuen zer lortu nahi genuen, hau da, ikasten ikastea. Ederki ari gara lortzen, hurrengo argazkietan erakusten den bezala.
Hona hemen 3 urteko ikasleak, bakoitzaren giza gorputza aurkitzen eta ezagutzen, hiruhileko honetako proiektua dena. Bere nortasuna bereizten hasi ziren, gero gorputzaren atalak identifikatzen eta izendatzen ikasi zuten eta lan handi hau burutzeko Pinotxo baten gorputza eraikiko dute, bere esku eta oinen arrastoekin eta bakoitzaren argazkiarekin. Proiektu handi bat egingo dute, haiek bezain handiak!