Calasanz-en funtsezkoa iruditzen zaigu gure egunerokotasunean eta gure osasunean eragina duten alderdiak zaintzearen garrantzia lantzea, hala nola, elikadura eta higienea. Oraingo honetan, eremu horietako batzuk Haur Hezkuntzako Lanbide Heziketako ikasleekin partekatzeko eta lantzeko aukera izan dugu, prestatutako tailer baten bidez.
Tailer horretan HH2, HH3, HH4 eta HH5eko Derrigorrezko Hezkuntzako ikasleek parte hartu zuten. Lanbide Heziketako ikasleak dinamika desberdinekin hurbildu ziren ikasgeletara, ikasleen adina kontuan izanda, ekintzen garapena eta zailtasuna horren arabera antolatuz. Xede berdina izanik haurrei eguneko lehen unetik elikadura zaintzearen garrantziaz jabetzeko aurkeztuz: gosaria. Ezin modu hobea eta dibertigarria!
Adinak gogoan izanda, proposamenek jardueraren funtsezko ardatza biltzen zuten, elikadura onaren garrantzia bilduz, eskuen higienea alde batera utzi gabe. Gosari osasungarriak prestatzeko sukaldari bihurtu ziren, geroago dastatzeko aukera izanik. Landutako gosarien artean, hainbat proposamen sortu genituen eta, horretarako, hainbat fruta bildu genituen platerraren funtsezko zati gisa (palmondoak, brotxetak eta hontzak).