Txiki-txikitatik, haurrek oso gustuko dute objektu naturalekin esperimentatzea: ura, lurra, hostoak, lokatza, loreak… Horregatik, 5 urteko gelan, baratzean porru batzuk landatzea erabaki dugu, ingurune naturala gure egunerokotasunean txertatuz.
Natura- eta nekazaritza-ingurune hurbiltze horretan, haurrek protagonista bakarrak izan dira, zeren porruak landatzeaz gain, astero zaindu egin ditugu (eguraldiak horretarako aukera ematen zigunean). Nola zaindu ditugu landatutako porruak? Belarrak kentzen, lurra mugitzen porrua ondo aireztatzeko, eta bukatzeko, porru handi-handiak lortzeko ureztatu ditugu.
Oso ondo pasatu dugun 4 hilabete hauetan ortura astero bisita egiten, eta bide batez, porruak eta beste barazki batzuk primeran bereizten ere ikasi dugu.
Azkenik, uzta bildu eta etxera eraman dugu janari goxoa prestatzeko. Ortura joaten egon garen 4 hilabete hauetan ingurumena zaintzeko eta errespetatzeko jarrerak ere landu ditugu, agenda2030ean ezarritako garapen jasangarriko helburuekin bat etorriz. Hazia landatu dugu mundu iraunkorrago baten alde, jarrai dezagun horrela!