Lehen mailan, “Here’s a Chick” proiektua martxan jarri dugu. Bertan ikasleek obiparo baten bizi-zikloa landuko dute. Gero eta ohikoagoa da haurrengandik entzutea arrautzak eta oilaskoak supermerkatutik datozela. Hori dela eta, proiektu hau abiaraztea erabaki dugu, kontsumitzen dituzten produktuak nondik datozen edo animaliak nola hazten diren jakin dezaten.
Egun handia heldu baino lehen, ikasleek ikerketa lan handia egin zuten, txitoak zaintzeko eta garatzeko informazio garrantzitsua duten testu laburrak irakurriz. Horrez gain, txoko atsegin eta seguru bat sortu zuten ikasgelan. Eta… heldu da eguna! Inkubagailua ernaldutako 12 arrautzekin jarri dugu. Nola funtzionatzen duen eta tenperatura 37,8 ºC-tan jarrai mantentzearen garrantzia azaldu dugu. Egunero gelako talde batek arduratuko da tenperatura egokia egiaztatzen eta arrautzak nola dauden ikusteaz. Horrez gain, oharrak egin eta egutegiko egunak marraztuko dituzte jaio arte.
Hau guztiarekin, naturaren eta bizi-zikloen inguruko jakin-mina piztea eta batez ere animaliekin harreman zaintza eta ardura sustatzea espero dugu. Albisteen berri emango dizuegu eta nola sortzen diren ikusteko irrikitan gaude.