Bigarren hiruhileko interesgarria izan dute Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleek. Izan ere, Zientzietako proiektu berriarekin batera rol aldaketa garrantzitsua egin behar izan dute. Ikasle izatetik, ikerlari izatera pasatu dira.
“Non egoten dira barraskiloak eguzkia egiten duenean?” galderari erantzuna eman ahal izateko bihurtu izan dira ikerlari. Hasierako momentutik argi geratu zen ikerketa hori aurrera egin ahal izateko barraskiloak eskura izan behar zituztela egunerokoan zituzten jarrerak aztertu ahal izateko. Lehenengo pausua barraskiloen habitata ulertzea eta elikadura ezagutzea izan zen, barraskiloak zaindu ahal izateko noski. Jarraian hainbat gasteropodo izan genituen klasean sartuta. Terrariumen barruan, baten batek ihes egin nahi bazuen ere.
Asteen poderioz animaliei buruz hainbat gauza ikasi egin ahal izan dituzte eta animaliak bertan izanda askoz errazagoa izan da. Izan ere, denbora honetan ugaldu eta guzti egin dira eta barraskiloak obiparoak direla ikusi ahal izan dute, arrautza txikiak ikusi ahal izan dituztelako.
Primerako proiektuaz disfrutatu dute gure ikerlari txikiek.