Lehen Hezkuntzako bigarren mailako familiek ostegunero eta asteartero batzen dira esperientzia zirraragarri honetan. Ortua gero eta ederragoa da. Landareak indarra hartzen ari dira eta gure zainketak egunero handiagoak eta osasuntsuagoak bihurtzen ditu. Marrubiek hunkitu gaituzte, dagoeneko loratzen hasi dira.
Familia bakoitzak zeregin desberdina zuzentzen aritu da; zulatu, erein, ongarritu eta garbitu klaseko taldeekin eta ikus dezakezuen bezala emaitza apartekoa izan da.
Mila esker abentura berri honetan laguntzeagatik.