Ikasturtean zehar goiztiarren gelan hainbat eskulan egiten ditugu. Ba al zenekiten entretenimendu hutsetik harago doazela? Eskulanek onura fisiko eta emozional asko dituzte. Alde batetik, sormena eta irudimena indartzen dira; honekin garunaren eskuineko aldea entrenatuz, hau baita emozioen, sentsibilitate estetikoaren, espazio-ikuspegiaren eta abstrakzioaren arduraduna. Bestetik, beren aurrerabide pertsonalerako funtsezkoak diren kontzentrazioa, pazientzia eta pertseberantzia ere lantzen dira. Era berean, lanak egitean, memoria indartzen dute eta psikomotrizitate fina eta koordinazioa garatzen dituzte.
Beraz, esan dezakegu eskulanen bidez ikasleek beren emozioak adierazten, pazientzia handiagoa izaten, taldean lan egiten eta osoki hazten ikasten dutela, ekintzailetza errazten duen jolas-ingurune batez inguratuz. Ikasteko prozesuak finkatzeko modurik onena ondo pasatzea da, beraz, ekin lanari!