Joan den apirilean ikastetxean Kirol Eguna ospatu genuen. Kirola egitea eta osasuna mantentzea ezinbestekoa dela uste dugu eta merezi duen garrantzia eman behar diogu.
Antolaketa honako hau izan zen: Alde batetik, Haur Hezkuntzakoak bere patioan bildu ziren eta bertan, jolas desberdinak praktikatu zituzten; hala nola, sokatira, sagutxa atzetik, zapia eta errelebo-lasterketak. Eta beste aldetik, goiko patioan Lehen Hezkuntzako ikasleak bildu ziren. Bertan, 6 txoko desberdin zeuden eta txoko bakoitzean jolas bat zegoen: errelebo-lasterketa, zelai errea, uztailen jolasa, lokotxak, zapien jolasa eta sokatira. Klase bakoitzak 10-15 minutu eman zituen txoko bakoitzean jolasten eta gero, txandaka txoko guztietatik pasatu ziren.
Izugarrizko arratsalde ona bizi izan genuen, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza osoa Kirol eguna ospatzen ikusteak oso irudi polita utzi digu bizi izandako aurreko bi urteak kontuan izanda. Bene-benetan mila esker ikasle guztiei bere interes eta motibazioagatik, ezinbestekoak izan dira egun hau ospatu ahal izateko.