Calasanz Santurtzin kontzientzia jasangarria dugu, beraz, Agenda 2030n aktiboki parte hartzeaz gain, hainbat sentsibilizazio jarduera egiten ditugu.
Urteak daramatzagu plastikoen gehiegizko erabilera lantzen, bilketa desberdinak egiten plastikozko tapoiekin horma-irudi bat sortuz, orturako txorimaloak eginez , dokumentalak ikusiz, etab.
Lan metodologia honekin bat, hirugarren eta laugarren mailakoek Leroy Merlin “Hazlo Verde” lehiaketan parte hartu dute. Lehiaketa honen xede nagusia kontsumo arduratsurako eta garapen jasangarrirako GKEak eta hezkuntza modu sortzaile, dibertigarri eta berritzailean lantzea da, ikasleen interakzioa bilatuz. Lehiaketaren helburu nagusia ikasleei ekonomia zirkularraren kontzeptua, ‘Zabor 0’ filosofia eta gure jasangarritasun-ekintzek ingurumenean duten garrantzia helaraztea da, hala nola gauzei berrerabiltzea edo bigarren bizitza ematea, eragin globalean, planeta…
Jarraian, lehiaketarako sortutako muralak erakusten dizkizuegu. Orain itxaron beharko dugu bi taldeetako bat irabazlea izango den ikusteko.