Musikako ikasgaiko lehenengo proiektua egiteko, urri guztian zehar, Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikastaldeak historiako musika-talde garrantzitsuenen munduan murgildu behar izan dira. Horrela, eragin handiko musika-talde desberdinei buruzko informazioa bilatu behar izan dute, ondoren, idatzizko lan baten bidez idatzizko adierazpena lantzeko. Ahozko adierazpena ere landu da, talde bakoitzak bere lana gainerako kideen aurrean aurkeztu behar izan baitu azken produktu gisa.
Ez da lan makala izan! Lan kooperatiboaren garrantziaz ere jabetu dira ikasleak, izan ere, taldekide bakoitzak rol bat izan du eta hauen lankidetza, esfortzu eta buru-belarri aritze horiek gabe, lan hau aurrera ateratzea ezinezkoa izango litzateke.
Pasadan urriak 20an, asteazkenean, lanaren ahozko aurkezpenak gelan gauzatu ziren eta ikasleek “Village People”, “Iron Maiden”, “ACDC” eta “Queen” bezalako musika-taldeak ezagutzeko aukera izan zuten. Ondorio gisa esan dezakegu: ikasleek beraien ikaskuntza-prozesuaren protagonistak izatea maite dutela!