Azken asteotan LH6ko ikasleek irakurzaletasuna suspertzeko proiektua egin dute euskerako ikasgaian. Lehendabizi, Santurtziko Udal Liburutegia hobeto ezagutzeko asmoz, bertako langileekin harreman telefonikoa izan zuten ikasgelan. Atsegin handiz erantzun zizkieten galderei eta haien jakinmina asetu zuten. Jarraian, liburuen ezaugarri nabarmenenak aztertu zituzten, horrela haien gustuko liburuen fitxa sortu zuten laburpena, informazio esanguratsuena eta gomendio pertsonala gehituta. Azkenik, ikaskideekin partekatu zituzten fitxa hauek, istorio eta kuriositate berriak eskura utzita.
Category: Lehen hezkuntza