Jakinarazten dizuegu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak dagoeneko argitaratu dituela Lanbide Heziketarako aurreinskripzio- eta matrikulazio-epeak.

Lehenik eta behin, interesatzen zaizkizun heziketa zikloetan izen-emateko eskaera orria aurkeztu beharko duzu.

  • Gure heziketa-zikloetarako AURREINSKRIPZIOAK egiteko epea maiatzaren 31tik ekainaren 18ra da.
  • Gure heziketa-zikloetarako MATRIKULAZIOA egiteko epea uztailaren 19tik 21era da I. faserako, uztailaren 23tik 27ra II. faserako eta uztailaren 29tik 30era III. faserako. Ezohiko aldia irailaren 1etik urriaren 15era da. Matrikulazio-fase bakoitza Eusko Jaurlaritzak maiatzaren erdialdean argitaratuko duen onarpen-aginduan zehaztuko da, eta argitaratzen den unean bertan azalduko da.

Gaur egungo egoera dela eta, bi aukera eskaintzen dizkizuegu gure heziketa ziklo guztietan izena emateko:

  • Online formatua (gomendatutakoa): Ikasgunea webgunearenen bidez.
  • Zuzenekoa: Kasu honetan, ikastetxera etortzeko hitzordua erreserbatzea esteka honen bidez beharrezkoa izango da. Adostutako egunean, ikastetxeko idazkaritzara joan beharko duzu ondorengo dokumentazioarekin: NANaren eta espediente akademikoaren fotokopia. Azken hori ez baduzu, ekainaren 30era arte entregatu ahal izango duzu, ondoren kontsulta dezakezun matrikulazio-egutegian ezarritako epearen arabera.
Aurrez izena eman eta dokumentazio guztia entregatu ondoren, onartutako pertsonen behin-behineko zerrenda argitaratu arte itxaron beharko da uztailaren 9an. Behin betiko onarpenaren zerrenda uztailaren 13an argitaratuko da.
Informazio gehiago, ohiko galderak, gutxieneko baldintza informatikoak eta baldintza ekonomikoak aurkituko dituzu “Lanbide Heziketa matrikulatu” atalean.