Duela urte batzuetatik hona, gure eskolan Singapur Metodoa jarraitzea hautatu dugu matematikako irakasgaian. Metodo honek ulergarritasuna, buruan gordetzea, matematika erabiltzearen gustua eta eguneroko arazoak gaitasun errazekin ebaztea garatzen ditu. Aldi berean, metodo honek ez du buruz ikastea bilatzen, baizik eta benetako zein aldi luzerako ulergarritasuna lortzea.
Urte hauetan, metodoaren ezarpena etapa desberdinetan ikusi dugu. Gure zentroan Ereide González da metodo honen irakasle eta hezitzailea. Bera da zentroko gainontzeko irakasleak metodoan hezteko arduraduna (materiala sortzen…).
Pasaden maiatzaren 5ean Singapur metodoaren inguruko formakuntza bat eman zuen zentrotik kanpo. Bertan honen inguruko kontuak azaldu zituen.
Zentrutik bertatik bere lana eta ardura eskertu nahi izan ditugu, guretzako irakasleen formakuntzak duen garrantzia dela eta. Guretzako ohore eta benetako atsegina da Calasenzeko familia honetan Ereide izatea.
r