ULERMEN PROIEKTUAK: Calasanz ikastetxeak Haur Hezkuntzan Ulermen proiektuak garatzen ditu. Ulermen proiektuetan ikasleak pentsakor bihurtzen dituzten jarduerekin ikasten da. Hau gauzatu ahal izateko Harvard unibertsitateak Proyect Zero Visible Thinking-ekon proiektuaren barruan ohitura, trebezia eta pentsamendu giltzak sortu ditu.Ildo berean klaseak era honetan aurrera eraman ahala pentsamendu trabeziak garatzen dira ikasleak pentsatzeko eta ideiak erlazionatzeko gai izanik.
SINGAPUR MATEMATIKA METODOA: Calasanz Ikastetxeak orain dela hiru urte matematiken ikaskuntza prozesua Singapu metodoaren eskutan jarri zuen. Metodo honek matematikak ikasteko eta irakasteko bidea errotik eraldatzen du, kalkulu errepikakorrez beteriko memoria eta ohiturazko prozeduretan oinarritutako ikaskuntza alde batera utzita. Singapur metodoak matematikak pentsatzea eta ulertezea du helburu. “Concreto-Pictórico-Abstracto (CPA)” ikasteko metodologiaren bidez, erabilera eta azterketa bultzatzen da. Metodologia honek edozein eduki berri era honetan egiten du: manipulazioa, irudikapena eta abstrakzioa.
ENCODIGO METODOA: Calasanz ikastetxean ezarritako Encodigo metodoa neuropsikologiak bultzatutako lan garrantzitsu baten ostean jaio da. Gelan ezarritako teknologia berrien erabilerak ikastea eta irakurketaren automatizazioa ahalbidetuko ditu. Encodigo metodoak irakurtzen ikasteko proposatzen dituen jolasak eta ikus-entzunezko ariketak lantzeko, ikasleek arbel digitala dute teknologia berri hauen erakusle. Encodigo onuragarria da ikasle guztiekin, bai motibatzeko duen gaitasunagatik, bai ematen duen zentzumen anitzeko laguntzagatik. Eta onuragarria ere bada irakurtzen hasteko zailtasunak dituzten ikasleekin.
AUCOUTURIER METODOA, EMOZIOEK ERAGINDAKO PSIKOMOTRIZITATEA: Haur Hezkuntzan Aucouturier Eskolako psikomotrizista batek psikomotrizitatean agintzen du. Bernard Aucouturierrek sortutako metodologia esparru egokian askatasunez jolasean aritzen den haur baten adierazkortasunean oinarrituta dago. Haurrek askatasuna dute jolasteko, salto eta korrika egiteko, eraikitzeko, igotzeko... Momentuko emozioak kontuan hartuta, mugimendua adierazteko, eroso sentitzeko, harremanak izateko modua aukeratzeko eta jokatzeko. Jolasa eta besteekiko zein objektuekiko hartu-emanaren bidez, haurrak heldutasunean aurrera egiten du. Metodo honek goiz aurreikusten du haurrengan antzeman daitezkeen zailtasunak.
HEZKUNTZA EMOZIONALA: Egunean hiru aldiz, haurrek ``Sentimenduen Mahaian`` nola sentitzen diren erakusten dute. Hiru eta bost urte bitarteko haurren ikasgeletan, ispilu bat, koloretako bankua eta aurpegi batzuk emotikono moduan osatzen dute ``nirekin egoteko espazioa``, haurrak bere ``zauriak`` konpontzera joaten diren lekua. Goizean goiz, atseden hartu eta arratsaldean klasean sartu ondoren, ikasgela guztietan gogoeta (mindfulness) lantzen da. Hauek dira Calasanz-en erabiltzen diren tresna batzuk norberaren emozioak ezagutu, kontrolatu eta kudeatzeko eta besteen emozioak ezagutzeko. Haurra autoerregulatzeko aukera ematen duten baliabideak dira oreka eta emozioen ongizatea bilatzeko.
AGENDA 21: Eskola Jasangarriaren aitortza duen zentroa da Calasanz. Ikastetxearen eta ingurumen kalitatearen, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren alde lan egiteko erakutsi duen konpromisoarengatik. Eskolak euren ikasleak sentsibilizatu eta ingurumenarekiko iraunkorragoak diren gizartearentzako sentsibilizatzea eta prestatzea helburu duten ekintzak egiten ditu.
EREDU TRILINGUALA: Haur Hezkuntzan, euskara eta ingelesa irakaskuntzarako bi erreferentzia nagusi dira lehen urte horietan garunak duen plastikotasuna aprobetxatzeko.