Denok ezartzen ditugu mugak, baina ba al dakigu zergatik diren onuragarriak? Psikologo espezialistekin ados mugak eta arauak lagungarri dira orden bat ezartzeko, hobeto funtziona dezagun, koordinatu gaitezen eta eguneroko bizitza arautu dezagun, gatazkak saihesteko. Gure haurrei segurtasuna ematen die, lagunekin eta ikaskideekin harremanak izatearekin batera goza baitezakete. Aipatutako guztia funtzionala izan dadin, ezinbestekoa da muga horiek aurrean dugun adinaren araberakoak izatea. Gainera, horietako batzuk adostasunez ezar daitezke. Horrela, bat etortzeaz gain, haien interesetara,beldurretara, segurtasunik ezara hurbiltzen dira, eta lehen aipatutako segurtasuna indartzen da. 3 urteko ikasgelan egunero lantzen ditugu, gure egunerokotasunak aurrera egin dezan eta, horrela, errutinak eta jarduerak gauzatzeko eta guztiok ikasteko eta haietaz gozatzeko aukera izan dezagun.Hona hemen horren isla, gelatik at lanean eta txandak eta taldeak errespetatzen.
Category: Haur hezkuntza