Calasanzeko 4 urteko ikasleek, gure txapeldunek, egun desberdin eta berezi batez gozatzeko aukera izan dute. Azalduak ematen ditugun bizipenak esperimentatzeko eta lehen pertsonan bizitzeko eguna izan da. Ikustea, entzutea, ukitzea eta sentitzea izan dira eguna laburbiltzen duten ekintza nagusiak.
Lagunekin egindako lehen txangoa izan da; pandemia bi urteko gelan zeudenean hasi zen, eta hiru urteko gelan zeudenean, prebentzio-neurrien arabera, ezin izan zen irteerarik egin. Horregatik, askorentzat autobusa hartzea, Autobuses Vigiolaren eskutik, eta lagunartean bidaiatzea, ikasgelatik kanpo, esperientzia berri eta pozgarria izan da.
Murrieta etxaldea ezagutu dugu, bertan esne-behiak nola bizi diren, nola zaintzen dituzten eta nola maitatzen dituzten antzemanez. Behiek, nola beraiek erabakitzen duten jeztea, eta nola egiten duten, eskura duten robot bati esker ikusi dugu; robot horrek behien kopurua eta bizi-kalitatea erregulatzen ditu, modu mailakatu, lasai eta onuragarrian egiteko.
Gainera, behi bat jezteko aukera izan dugu. Esnea nola jezten den eta esnea nondik eta nola lortzen den ikustea harrigarria izan da!. Lortu dugun esnea txahaletara eraman diegu elika daitezen eta, gainera, guk geuk probatu ahal izan dugu!
Baserrira bisita burutuko orduko, eta kontatu dizkizuegun une guztiak bizi ondoren, zorte izugarria izan genuen, txahal baten jaiotza ikusi genuen! Itziarrek, baserriko begiraleak, ernaldia nola sortzen den, nola irauten duen eta nola tratatzen den behiaren erditzea azaldu zigun. Gure begiekin ikusi ahal izan genuen behiak nola zaintzen zuen bere txahala bizitzako lehen minutuetan, hura garbitzen eta bere beroa ematen.
Motxilan izandako esperientzia guzti hauekin, eta pilak kargaturik, ikasten eta beste mila esperientzia bizitzeko prest jarraitzen dugu. ESKERRIK ASKO MURRIETA ETA VIGIOLA! ZORIONAK 4 URTEKO UMEAK! LAN BIKAINA!