Urtero bezala, Santurtziko Udaletxeak Ingurumen Lehiaketa antolatu du. Aurten pixka bat desberdina izan da, Konfinamendua dela eta, beste ikuspuntutik antolatu du. Gaia, “Ingurumena nire leihotik” izan da. Ziklo bakoitzak lan desberdina zuen, txikienek irudiak egin dituzte, ertainek, collageak, eta handienek idazlan bat. Oso lan polita izan da, orain irrikitan gaude, ea Calasanzeko norbaitek sariren bat irabazten duenik. Hurrengoan kontatuko dizuegu.