Eskolan urtero bezala, bigarren hiruhilekoa bukatzeko, Zuhaitz Eguna ospatu dugu. Ikasleak baso eremuak babestu, natura zaindu eta prozesu honetan gure hazia jartzeko beharraz jabetzeko eguna da.
Aurten zuhaitzaren eguna ospatzeko, plastikozko botila batzuk birziklatuz landaretxo batzuk erei ditugu. Erabilera berri bat eman diegu, egun gutxi barru hazten ikusiko ditugun loreak landatuz genituen plastikozko botila horiei.
Gainera, klase bakoitzeko patrulleroak eskolako ortura joan dira polinizazioa sustatzeko loreak landatzera. Horrela, polenaren transferentzia prozesuan laguntzen dugu, loreen ernekuntzan eta ernalkuntzan lagunduz, hazi eta fruitu berriak ekoizten direlarik.
Azkenik, bakoitzak bere lorontxia etxera eraman du. Eta ilusio handiz oso adi egongo gara nola hazten den behatzen.