ULERMEN PROIEKTUAK: Calasanz ikastetxeak Haur Hezkuntzan Ulermen proiektuak garatzen ditu. Ulermen proiektuetan ikasleak pentsakor bihurtzen dituzten jarduerekin ikasten da. Hau gauzatu ahal izateko Harvard unibertsitateak Proyect Zero Visible Thinking-ekon proiektuaren barruan ohitura, trebezia eta pentsamendu giltzak sortu ditu.Ildo berean klaseak era honetan aurrera eraman ahala pentsamendu trabeziak garatzen dira ikasleak pentsatzeko eta ideiak erlazionatzeko gai izanik.
SINGAPUR MATEMATIKA METODOA: Calasanz Ikastetxeak orain dela hiru urte matematiken ikaskuntza prozesua Singapu metodoaren eskutan jarri zuen. Metodo honek matematikak ikasteko eta irakasteko bidea errotik eraldatzen du, kalkulu errepikakorrez beteriko memoria eta ohiturazko prozeduretan oinarritutako ikaskuntza alde batera utzita. Singapur metodoak matematikak pentsatzea eta ulertezea du helburu. “Concreto-Pictórico-Abstracto (CPA)” ikasteko metodologiaren bidez, erabilera eta azterketa bultzatzen da. Metodologia honek edozein eduki berri era honetan egiten du: manipulazioa, irudikapena eta abstrakzioa.
ENCODIGO METODOA: Calasanz ikastetxean ezarritako Encodigo metodoa neuropsikologiak bultzatutako lan garrantzitsu baten ostean jaio da. Gelan ezarritako teknologia berrien erabilerak ikastea eta irakurketaren automatizazioa ahalbidetuko ditu. Encodigo metodoak irakurtzen ikasteko proposatzen dituen jolasak eta ikus-entzunezko ariketak lantzeko, ikasleek arbel digitala dute teknologia berri hauen erakusle. Encodigo onuragarria da ikasle guztiekin, bai motibatzeko duen gaitasunagatik, bai ematen duen zentzumen anitzeko laguntzagatik. Eta onuragarria ere bada irakurtzen hasteko zailtasunak dituzten ikasleekin.
AUCOUTURIER METODOA, EMOZIOEK ERAGINDAKO PSIKOMOTRIZITATEA: Haur Hezkuntzan Aucouturier Eskolako psikomotrizista batek psikomotrizitatean agintzen du. Bernard Aucouturierrek sortutako metodologia esparru egokian askatasunez jolasean aritzen den haur baten adierazkortasunean oinarrituta dago. Haurrek askatasuna dute jolasteko, salto eta korrika egiteko, eraikitzeko, igotzeko... Momentuko emozioak kontuan hartuta, mugimendua adierazteko, eroso sentitzeko, harremanak izateko modua aukeratzeko eta jokatzeko. Jolasa eta besteekiko zein objektuekiko hartu-emanaren bidez, haurrak heldutasunean aurrera egiten du. Metodo honek goiz aurreikusten du haurrengan antzeman daitezkeen zailtasunak.
ADIME EMOZIONALA: Gure asmoa hunkitzen duen zentroa izatea da. Horregatik, uste dugu emozioak kudeatzen jakitea dela ikasleen enplegagarritasun-desberdintasuna markatuko duen oinarrizko gaitasunetako bat. Hori dela eta, gaitasun hori gure ikastetxearen egunerokotasunean eragina duen zeharkako eremu batean bihurtu da. Ikasleei bizitzarako prestatuko dituzten tresnak eman nahi dizkiegu, pentsamendua, gorputza eta emozioa integratuko dituen gizarte integralagoa sortzeko.
AGENDA 21: Eskola Jasangarriaren aitortza duen zentroa da Calasanz. Ikastetxearen eta ingurumen kalitatearen, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren alde lan egiteko erakutsi duen konpromisoarengatik. Eskolak euren ikasleak sentsibilizatu eta ingurumenarekiko iraunkorragoak diren gizartearentzako sentsibilizatzea eta prestatzea helburu duten ekintzak egiten ditu.
EREDU TRILINGUALA: Haur Hezkuntzan, euskara eta ingelesa irakaskuntzarako bi erreferentzia nagusi dira lehen urte horietan garunak duen plastikotasuna aprobetxatzeko.
ROBOTIKA: Calasanzen robotika Lehen Hezkuntzatik hasten da lanean, STEAM izeneko eremuak (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) bateratzeko aukera ematen baitu, gaitasun erabilgarriak garatzen baititu, besteak beste, sormena, arazoen konponbidea, talde-lana, komunikazio-trebetasunak, etc. Gainera, ikaskuntza esperientzia oso motibatzailea eskaintzen du, eta proiektu bidezko lana ondo antolatzeko aukera ematen du, ikasleek aurkezten zaizkien erronkei edo arazoei irtenbideak eman behar dizkieten proiektuetan.
BIKOTERA IRAKURTZEN: Bikoteka irakurtzen, irakurketa ulermena hobetzeko hezkuntza programa da. Prozesu honetan irakurle ohi batek irakurle berri batekin jartzen da lanean, irakurle ohiak tutore gisa berriari laguntza emanez. Helburua da biek euren irakurmen ulermena hobetzea.
IKASKUNTZA KOOPERATIBOA: Calasanzek ikaskuntza kooperatiboa bultzatzen du hainbat metodo eta estrategia erabiliz, ikasleen elkarlanaren bidez ikasteko aukera ematen duena, elkarren arteko laguntza eta talde-lana sustatuz.
eTWINNING: ETwinning Europar Batasuneko programa bat da, Erasmus +-n integratua. Haren bidez, ikastetxeak Europako beste ikastetxeekin komunikatzen eta partekatzen dituzte. Etwinning-ek aukera ematen die ikasleei beste herrialde batzuetako ikasleekin harremanetan jartzeko, ingelesa komunikatzeko hizkuntza gisa erabiltzeko, beste kulturei buruz ikasteko eta Europako neska-mutilekin proiektuak garatzeko alderdi teknologia garatuz.
ONE TO ONE PROIEKTUA: Lehenengo DBHtik aurrera, ikastetxeak One to One proiektua barneratzen du. Bertan, Chromebookaren bidez, ikasleak bere zeregin eta proiektuak landu eta garatuko ditu, Google Suite for Education plataformaren bidez. Ohiko testu liburuen ordez, liburu digitalak eta gai bakoitzari dagokion webguneak erabiltzen dira.
HEZKUNTZA-ERREFORTZUAK: Calasanzek, aniztasunaren arretarako jardueren barruan, ikasteko zailtasunak dituzten ikasleentzat hezkuntza-laguntzak eta errefortzuak ezartzen ditu curriculumeko oinarrizko arlo batzuetan. Helburua ikasle horiek arloetako hezkuntza-helburuak lortzea da.
GAITASUN DIGITALA: Duela urte batzuetatik hona, Calasanz Santurtzin metodologia berriak ezartzearen alde lan egiten dugu, lankidetza-testuinguruetan oinarrituta, bai eta informazioaren teknologia berriak erabiltzearen alde ere, ikasteko, gaitasun digitala garatzeko eta, ondorioz, gure ikasleen enplegagarritasuna hobetzeko tresna gisa. Hori guztia abiapuntutzat hartuta, Office 365 plataforman oinarritzen den hezkuntza-plataforma bat erabiltzea erabaki dugu. Plataforma horrek ikaskuntza lankidetzan egitea ahalbidetzen du, eta lan-espazioak sortzen ditu, non ikasleek eta irakasleek harremanak izan ditzaketen.
3D BIOEREDUEN INPRIMAKETA: Etorkizunari aurrea hartu nahi diogu eta teknologia hau denbora gutxian errealitatea aldatuko duen tresna gisa identifikatu dugu. Horregatik, ``3D bioereduak`` proiektua bultzatu nahi dugu, gure ikasleek hain urrun ez dagoen etorkizun profesional baterako gaitasunak gara ditzaten. Bioereduak paziente baten barne-anatomiaren erreplika zehatzak dira, eta azterketa eta ulermena errazten dute. 3Dn inprimatutako ereduak inplementatuz, ikasleek egitura anatomiko interesgarria izan dezakete eskura, ondoren aztertzeko. Gainera, Biocrucesekin aktiboki lan egiten dugu, gure ikasleen prestakuntza osoa izan dadin eta benetako osasun-ingurune bati aplikatutako teknologiaren erabilerak ikus ditzaten.
ZERBITZUEN BIDEZKO IKASKUNTZA: Duela urte batzuetatik hona, ikastetxeak zerbitzu bidezko ikaskuntza bultzatu du, gure ikasleen errealitatea eta ikaskuntza hobetzen laguntzen duen hezkuntza-proposamen gisa. Proposamen honek konpetentzia eta balioen garapena, bai profesionalak bai pertsonalak, eta komunitatearentzako zerbitzuak konbinatzen ditu. Erronka eta proiektu batzuen bidez, ikasleek inguruko benetako beharrei erantzuna ematen dieten bitartean ikasten dute, hobetzeko helburuarekin.
IKERKETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA: Metodologia honen bidez, ikasleek ikerketa irakaskuntza-ikaskuntza prozesuarekin konektatzea nahi dugu. Jakin-mina piztu nahi dugu, zergatia galdetzea, hipotesiak sortzea eta irakasleek gidatutako ikerketa-prozesu baten bidez frogatzea. Prozesu horren ondorioz, zentroak jardunaldi bat antolatzen du urtero Santurtzin, publikoari irekia. Bertan, ikasleek beren proiektuak aurkezten dituzte, egindako ikerketaren emaitzekin.
KULTURA EKINTZAILEA: Hainbat programaren bidez, ikasleen artean kultura ekintzailea sustatzea ikastetxearen erronketako bat da. Honen helburua ikasleek ekintzailetzaren bidez hainbat gaitasun garatzea da: sormena, erresilientzia, aldaketara eta ziurgabetasunera egokitzea... Gure ikasleak enplegagarri egiten dituzten etorkizunerako gaitasunak.
EKONOMIA ZIRKULARRA: Joan den ikasturtean “GREEN ENTREPRENERIAL SCHOOLS” martxan jarri zen, Calasanz Circular Economy-ren proiektua, azken hamar urteetan gaitasun ekintzaileetan oinarritutako hezkuntzaren indar guztia ``ekintzailetza jasangarrira`` bideratzeko helburuarekin sortu zena. ``BE GREENER AND SAVE THE PLANET`` lelopean, ikasleek energia ekintzaile hori guztia ingurumenaren aldetik jasangarriak diren negozio-proiektuetara bideratzen dute.