Aurten, Santurtziko jai-tradizional bati ekingo zaio berriro, hau da, zuhaitz egunaren ospakizunari. Herriko Udalak urte asko daramatza ekintza hori burutzen, eta aurten, berritasun gisa, “Zuhaitz bat Europan zehar” kanpainari atxikitu zaio.
“Europa Taldea”-k bultzatutako ekimenak gazteak udalerrien jasangarritasunari eragiten dioten erabakiak hartzeko prozesuetan inplikatzea du helburu, eta Europako Parlamentuaren Espainiako Bulegoen laguntza du. Ekimen zoragarri hori ospatzeko ekitaldian, apirilaren 29an, zuhaitzak landatuko dira Kabiezeseko Ranzari Parkearen inguruan, tokiko iraunkortasunarekiko konpromisoaren eta Europan basosoiltzearen aurkako borrokaren sinbolo gisa.
Zuhaitzak landatuz gain, eskola bakoitzak GIH baten manifestua egin dute. Ekintza honi esker, GIH aho bizian esagutarazi dira. Ekitaldian alkatea, zinegotziak eta “Europa Talde”-ko hainbat ordezkari izango dira. Era berean, udalerriko hainbat ikastetxe joango dira Santurtziko ikasle guztien ordezkari gisa. Eta horrela, beste urte batez, Santurtzik egungo gizartearentzat garrantzitsua bezain beharrezkoa den eguna ospatuko du, bizitzaren eta ingurumenaren oparotasunaren ospakizuna irudikatzen duena.