Hiru urte pasa dira azkenengo Korrika izan genuenetik, badakigu Korrika euskararen aldeko ekintza dela eta horregatik, ikastetxean ere ospatzen dugu. Aurten bere leloa Hitzekin da. Santurtzitik asteazken gauean pasatu da, goizeko lauretan zehazki, eta ikastetxetik ostegun arratsaldean, apirilak 7, ospatzea erabaki genuen, umeek korrikaz disfruta zezaten. Euskararen mundua hobeto ezagutzeko, ikastetxetik, Bizkaiako, Gipuzkoako, Arabako, Lapurdiko, Nafarroa Beherako, Nafarroako eta Zuberoako hainbat herri eta hitz, bakoitza bere euskalkian eta azpian euskara batuan, jarri ditugu. Ezaguna denez, Korrikak, 10 egun eta 10 gau irauten du, Amurriotik hasita eta Donostian amaiturik. Korrika egiteaz gain, gure eguneroko sintonian Kukai Dantza Taldeak egindako koreografia entsaiatzen ibili gara eta noski, abesten ere! Prest gaude Korrika ospatzeko. Calasanz-en ere euskararen alde! Tipi-tapa, tipi-tapa KORRIKA!