Zer ikasiko dut?

Calasanzen prestatuz gero, lan merkatura gainerako ikasleek baino prestatuago irtengo zara. Gure irakaskuntza praktikan eta enpresek gehien bilatzen dituzten gaitasunak garatzean oinarrituta dago, %90eko enplegagarritasuna erregistratzen du.

Zure eskura mota askotariko formazioa, prestakuntza metodo berritzaileak eta instalazio eta tresna modernoak jartzen ditugu, Calasanz zure aukerarik onena bihuirtzeko asmoz.

LAN-ORIENTAZIOKO ZERBITZUA ETA LAN-POLTSA

Lanbide Heziketaren hasierako helburuen artean ikasleak lanbide arlo batean jarduteko prestatzea da, garapen pertsonalean laguntzeko eta enpresen beharrei erantzuteko. Helburua gazteen lanbide kualifikazioa eta espezializazioa sustatzea da, ikastetxeko irakaskuntza-ikaskuntza prozesua eta enpresako ikaskuntza lana konbinatuz.

PRESTAKUNTZA DUALA

LH dualaren helburua gure ikasleen kualifikazioa eta espezializazioa sustatzea da, haien ikaskuntza eta konpetentzia profesionalak gure zentrotik garatuz, enpresekin lankidetzan.

Gehiago jakin nahi baduzu, beheko botoietan klik egitera gonbidatzen zaitugu. LH Euskadi Dualaren webgune ofiziala kontsultatu ahal izango duzu, informazio gehiago lortu edo hitzordua eskatu gure izena emateko formularioaren bidez.

Eva Dang EXdXLrZXS9Q unsplash 4

ATZERRIKO PRAKTIKAK

Atzerriko enpresetan praktikak egiteak ikasleari beste herrialde batzuetan enpresaren mundua barrutik ezagutzeko aukera ematen dio, eta, gainera, Europa mailan aitortutako titulazioak lortzeko posibilitatea ematen dio.

Helburua ikaslea elikatzea da, kultura eta lan ingurune berrietara egokitzeko gaitasunak hobetzeko aukera emango dion bizi-esperientzia baten bidez. Hizkuntza berrien ikaskuntza eta finkapena hobetzeaz gain.

CALASANZ
INTERNATIONAL CAMPUS

Calasanz Santurtzik Goi Mailako Hezkuntzaren Erasmus Gutuna (ECHE) eta ERASMUS+ Egiaztapena (SEPIE) ditu 2021-2027 eperako. Gutun honek, Lanbide Heziketako ikasle eta irakasleentzako goi-mailako hezkuntzaren baitan, Europako nazioartekotze eta mugikortasun proiektuetan parte hartzeko hezkuntza-erakunde gisa suposatzen du. Hori egiaztatzen duen dokumentua hemen kontsulta dezakezu.

Sinatu berri dugun akordioak, gure nazioarteratzeko proiektuarekin aurrera egiteko aukera ematen digu. Hori dela eta, bai erdi mailako zein goi zikloko ikasleei Europa mailako beste ikastetxe batzuekin erlazio berriak sortzeko aukera paregabea izango dute. ENTREASSES eta CESAR proiektuetan parte hartzeak, ondorengo hilabeteetan beste hainbat proiektu desberdinetan parte hartzeko aukera emango digu, Ekonomia zirkularra, Ekintzailetza-gaitasunen garapena, Hezkuntza Teknologia eta Osasun eta Gizarte Konpromisoa. 

Ikaskuntza metodologia berritzaileak

Lan ingurunean gertatzen diren arazo, kasu edo proiektu errealen ebazpenaren bidezko ikaskuntza . ``Ikaskuntza prozesuan`` oinarritutako eredu honetan, ikasleei beren ezagutza propioa kudeatzeko tresnak ematen zaizkie: ``Ikasten ikastea``.
Ikaskuntza kooperatiboa. Ez da estrategia didaktiko bat bakarrik, baita ere ikastetxeko ikasleengan garatu beharreko ikaskuntza gaitasun bat.
Lanbide gaitasunean araberako ikaskuntza Programazio eta ebaluazio batean du oinarri, eta haren ardatz nagusia lanbide gaitasun teknikoak eta zeharkakoak dira (``pertsonen arteko komunikazioa eta gatazkak konpontzeko gaitasuna``, ``Ikasten ikastea eta informazioaren kudeaketa eraginkorra``, ``Talde-lana eta erabakiak hartzea`` eta ``Lanbizi``), lanbide profil desberdinak ezaugarritzen dituztenak.
B ereduko eskaintza (A ereduaz gain). Zikloko orduen % 25 euskaraz eman daiteke.
ETHAZI. Ikaskuntza-eredu guztia ERRONKETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA KOLABORATIBOAREN inguruan antolatzen da, hori da elementu nagusia.

Lanbide-heziketako proiektuak

Gaitasun digitala: Duela urte batzuetatik hona, Calasanz Santurtzin metodologia berriak ezartzearen alde lan egiten dugu, lankidetza-testuinguruetan oinarrituta, bai eta informazioaren teknologia berriak erabiltzearen alde ere, ikasteko, gaitasun digitala garatzeko eta, ondorioz, gure ikasleen enplegagarritasuna hobetzeko tresna gisa. Hori guztia abiapuntutzat hartuta, Office 365 plataforman oinarritzen den hezkuntza-plataforma bat erabiltzea erabaki dugu. Plataforma horrek ikaskuntza lankidetzan egitea ahalbidetzen du, eta lan-espazioak sortzen ditu, non ikasleek eta irakasleek harremanak izan ditzaketen.
3D bioereduen inprimaketa: Etorkizunari aurrea hartu nahi diogu eta teknologia hau denbora gutxian errealitatea aldatuko duen tresna gisa identifikatu dugu. Horregatik, ``3D bioereduak`` proiektua bultzatu nahi dugu, gure ikasleek hain urrun ez dagoen etorkizun profesional baterako gaitasunak gara ditzaten. Bioereduak paziente baten barne-anatomiaren erreplika zehatzak dira, eta azterketa eta ulermena errazten dute. 3Dn inprimatutako ereduak inplementatuz, ikasleek egitura anatomiko interesgarria izan dezakete eskura, ondoren aztertzeko. Gainera, Biocrucesekin aktiboki lan egiten dugu, gure ikasleen prestakuntza osoa izan dadin eta benetako osasun-ingurune bati aplikatutako teknologiaren erabilerak ikus ditzaten.
Zerbitzuen bidezko ikaskuntza: Duela urte batzuetatik hona, ikastetxeak zerbitzu bidezko ikaskuntza bultzatu du, gure ikasleen errealitatea eta ikaskuntza hobetzen laguntzen duen hezkuntza-proposamen gisa. Proposamen honek konpetentzia eta balioen garapena, bai profesionalak bai pertsonalak, eta komunitatearentzako zerbitzuak konbinatzen ditu. Erronka eta proiektu batzuen bidez, ikasleek inguruko benetako beharrei erantzuna ematen dieten bitartean ikasten dute, hobetzeko helburuarekin.
Ikerketan oinarritutako ikaskuntza: Metodologia honen bidez, ikasleek ikerketa irakaskuntza-ikaskuntza prozesuarekin konektatzea nahi dugu. Jakin-mina piztu nahi dugu, zergatia galdetzea, hipotesiak sortzea eta irakasleek gidatutako ikerketa-prozesu baten bidez frogatzea. Prozesu horren ondorioz, zentroak jardunaldi bat antolatzen du urtero Santurtzin, publikoari irekia. Bertan, ikasleek beren proiektuak aurkezten dituzte, egindako ikerketaren emaitzekin.
Kultura ekintzailea: Hainbat programaren bidez, ikasleen artean kultura ekintzailea sustatzea ikastetxearen erronketako bat da. Honen helburua ikasleek ekintzailetzaren bidez hainbat gaitasun garatzea da: sormena, erresilientzia, aldaketara eta ziurgabetasunera egokitzea... Gure ikasleak enplegagarri egiten dituzten etorkizunerako gaitasunak.
Ekonomia zirkularra: Joan den ikasturtean “GREEN ENTREPRENERIAL SCHOOLS” martxan jarri zen, Calasanz Circular Economy-ren proiektua, azken hamar urteetan gaitasun ekintzaileetan oinarritutako hezkuntzaren indar guztia ``ekintzailetza jasangarrira`` bideratzeko helburuarekin sortu zena. ``BE GREENER AND SAVE THE PLANET`` lelopean, ikasleek energia ekintzaile hori guztia ingurumenaren aldetik jasangarriak diren negozio-proiektuetara bideratzen dute.
Adimen emozionala: Gure asmoa hunkitzen duen zentroa izatea da. Horregatik, uste dugu emozioak kudeatzen jakitea dela ikasleen enplegagarritasun-desberdintasuna markatuko duen oinarrizko gaitasunetako bat. Hori dela eta, gaitasun hori gure ikastetxearen egunerokotasunean eragina duen zeharkako eremu batean bihurtu da. Ikasleei bizitzarako prestatuko dituzten tresnak eman nahi dizkiegu, pentsamendua, gorputza eta emozioa integratuko dituen gizarte integralagoa sortzeko.

ZERBITZUAK

  • Instalazioen alokairua
  • Orientazio akademikoko zerbitzua
  • Lan-orientazioko zerbitzua eta lan-poltsa
  • Idazkaritza birtuala
  • Onarpena eta matrikula

Lanbide balioei buruzko prestakuntza

Balio horiek modulu desberdinak birbideratzearen bidez integratu eta bultzatu dira, “Laneko prestakuntza eta orientabide” (LPO) moduluari eman zaioan garratziari esker. Gure ikasleak lanean hasten diren enpresek egindako eskaeren arabera.

Irakasle talde berritzaile eta konprometituak

Irakasleak ikasleentzako erreferentzia-ereduan eratzen dira (talde-lana, konpromisoa, diziplina, ahalegina, pazientzia… bezalako balioak sustatuz), eta ezaugarri hauek dituzte:

Lanbide kualifikazio handia.
Etengabeko hobekuntza lanbidean txertatzea.
Ikasleei laguntza eskaini, banakako ``tutoretza-ekintza`` bidez.

Lanbide-heziketako azken berriak

ZURE ETORKIZUNEAN INBERTITU

Bilatzen ari zinen zentroa aurkitu duzu: modernoa, berritzailea eta zure etorkizuneko enplegagarritasunera bideratuta dagoena. Apuntatzea baino ez zaizu geratzen!