Ikaskuntzarekin batera hazten gara

Lehen Hezkuntzako etapa funtsezkoa da gure ikasleen oinarri sendoak ezartzeko: pentsatu, elkarrekin bizi eta ikaskideekin eta ingurunearekin harremanetan jartzen ikasi ahal dezaten, gure helburu nagusia den hezkuntza integral hori lortzeko.

Zergatik gara desberdinak?

Educación Prim
  • Euskara, gaztelania eta ingelesa (Ingelesa,  Science eta Arts and Crafts) irakasteko eredu hirueleduna .
  • Heziketa emozionala.
  • Robotika eta bideojokoen programazioa.
  • Singapur Matematika eredua
  • Ikaskuntza kooperatiboa.
  • Irakurketa animazioa: Bikoteka irakurtzen proiektua.
  • Robotika eta bideojokoen programazioa.
  • Laguntza-gela.
  • Aholkulari psikopedagogikoa.
  • Heziketa emozionala: gure ikasleen artean identitatea, emozioen kudeaketa, gorputza, adimena eta trebetasun sozialak sustatzen dituzten gaitasun pertsonalak ikastea.
  • Hizkuntzen Tratamendu Integratua. Hizkuntzen programa integratua (gaztelania, euskara eta ingelesa), hiru hizkuntzetan komunak diren ezagutzak transferitzeko.
ULERMEN PROIEKTUAK: Calasanz ikastetxeak Haur Hezkuntzan Ulermen proiektuak garatzen ditu. Ulermen proiektuetan ikasleak pentsakor bihurtzen dituzten jarduerekin ikasten da. Hau gauzatu ahal izateko Harvard unibertsitateak Proyect Zero Visible Thinking-ekon proiektuaren barruan ohitura, trebezia eta pentsamendu giltzak sortu ditu.Ildo berean klaseak era honetan aurrera eraman ahala pentsamendu trabeziak garatzen dira ikasleak pentsatzeko eta ideiak erlazionatzeko gai izanik.
SINGAPUR MATEMATIKA METODOA: Calasanz Ikastetxeak orain dela hiru urte matematiken ikaskuntza prozesua Singapu metodoaren eskutan jarri zuen. Metodo honek matematikak ikasteko eta irakasteko bidea errotik eraldatzen du, kalkulu errepikakorrez beteriko memoria eta ohiturazko prozeduretan oinarritutako ikaskuntza alde batera utzita. Singapur metodoak matematikak pentsatzea eta ulertezea du helburu. “Concreto-Pictórico-Abstracto (CPA)” ikasteko metodologiaren bidez, erabilera eta azterketa bultzatzen da. Metodologia honek edozein eduki berri era honetan egiten du: manipulazioa, irudikapena eta abstrakzioa.
ROBOTIKA: Calasanzen robotika Lehen Hezkuntzatik hasten da lanean, STEAM izeneko eremuak (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) bateratzeko aukera ematen baitu, gaitasun erabilgarriak garatzen baititu, besteak beste, sormena, arazoen konponbidea, talde-lana, komunikazio-trebetasunak, etc. Gainera, ikaskuntza esperientzia oso motibatzailea eskaintzen du, eta proiektu bidezko lana ondo antolatzeko aukera ematen du, ikasleek aurkezten zaizkien erronkei edo arazoei irtenbideak eman behar dizkieten proiektuetan.
BIKOTERA IRAKURTZEN: Bikoteka irakurtzen, irakurketa ulermena hobetzeko hezkuntza programa da. Prozesu honetan irakurle ohi batek irakurle berri batekin jartzen da lanean, irakurle ohiak tutore gisa berriari laguntza emanez. Helburua da biek euren irakurmen ulermena hobetzea.
IKASKUNTZA KOOPERATIBOA: Calasanzek ikaskuntza kooperatiboa bultzatzen du hainbat metodo eta estrategia erabiliz, ikasleen elkarlanaren bidez ikasteko aukera ematen duena, elkarren arteko laguntza eta talde-lana sustatuz.
HEZKUNTZA EMOZIONALA: Emozio heziketa ezinbestekoa da ikaslearen garapen osorako. Hori dela eta, emozioek hezkuntza prozesuan eta haurren ikaskuntzan duen eraginagatik premiazko arreta jarri behar da. Calasanz-eko ikasleak haurrak direnetik bere emozioak ezagutu, kontrolatu eta kudeatzeko hainbat tresna ikasten dituzte era horretan besteen emozioak ezagutzen dituzte ere. Sentimenduen mahaia, nirekin egoteko espazioa, sintonia edo gogoeta egitea haurraren auto-erregulazioa ahalbidetzen, oreka eta emozioen ongizatea bilatuz.
AGENDA 21: Eskola Jasangarriaren aitortza duen zentroa da Calasanz. Ikastetxearen eta ingurumen kalitatearen, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren alde lan egiteko erakutsi duen konpromisoarengatik. Eskolak euren ikasleak sentsibilizatu eta ingurumenarekiko iraunkorragoak diren gizartearentzako sentsibilizatzea eta prestatzea helburu duten ekintzak egiten ditu.
EREDU TRILINGUALA: Hiru hizkuntzetan gaitasuna bermatzeko, eskolak irakasten dituen arloak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez (ingelesa, zientziak eta arts) dira.
eTWINNING: ETwinning Europar Batasuneko programa bat da, Erasmus +-n integratua. Haren bidez, ikastetxeak Europako beste ikastetxeekin komunikatzen eta partekatzen dituzte. Etwinning-ek aukera ematen die ikasleei beste herrialde batzuetako ikasleekin harremanetan jartzeko, ingelesa komunikatzeko hizkuntza gisa erabiltzeko, beste kulturei buruz ikasteko eta Europako neska-mutilekin proiektuak garatzeko alderdi teknologia garatuz.

Sar zaitez gure tresnetan

Jantoki

JANTOKI

Hona hemen gure jantokiko menua, gure programazioa aldez aurretik ezagutu ahal izateko.

madrugadores_bg

GOIZTIARRAK

Calasanz Santurtzik lana eta familia bateratzen laguntzen dizu, 7:30etik aurrera ikasleei arreta eskainiz. Jarduera ludikoez eta adiskidetasuna, elkartasuna, adiskidetasuna eta erantzukizuna bezalako balioak sustatzeko gune atsegin batez gozatu ahal izango dute.

Alexia

ALEXIA

Alexia inguru bakarra da irakasle, ikasle eta gurasoen arteko kudeaketa, komunikazio, irakaskuntza eta ikaskuntzarako. Sartu web orrira botoi honen bidez!

Padlet

PADLET

Multimedia edukia horma digital batean gorde eta partekatzeko aukera ematen duen tresna bat da, ikasle eta irakasleentzako elkarlaneko zereginen agenda gisa erabiltzen dena. Edozein unetan bertara sartzeko aukera ematen du, eta honako hauek txertatu: irudiak, loturak, dokumentuak, bideoak, audioak, aurkezpenak, besteak beste.

Área protegida

Este contenido está protegido por contraseña. Por favor, introduce una contraseña para desbloquear el contenido.

Lehen Hezkuntzako azken berriak

El Viernes se celebró el evento para asignar a los nuevos Txikimediak y Medihandiak para este curso escolar. Ya están…

18 urria 2024
18 ekaina 2024