Pasaden astean, Serantes mendian, 2.zikloko ikasleek natur eskolako tailer bat egin zuten ingelesez, Iñigo, tailerraren arduradunaren laguntzarekin. Goiz osoa eman zuten mendian, naturaz gozatzen, talde-lanean aritzen eta hegazti desberdinen habiak egiten. A ze nolako goiza pasatu genuen! Taldeka antolatu ziren eta talde bakoitzari hegazti mota baten habia prestatzea egokitu zitzaion. Ikasleak habi desberdinak prestatu ahal izateko hurrengo materialak izan zituzten: Egurrezko oholak, torlojuak eta bihurkinak. Habia ondo eraikitzeko gida bat eskura zeukaten, pausuz pausu zer egin behar zuten jakiteko. Astelehenean, urriak 18, 4. mailako ikasleak joan ziren eta asteartean, urriak 19, 3. mailakoak. Egun eguzkitsuak izan ziren, bero handia egin zuen baina klasearekin egoteaz eta naturaz inguratuta egoteaz berdin gozatu genuen. Zer nolako habia politak eraiki zituzten gure 2.zikloko ikasleek! Artista itzelak zirela erakutsi zuten.
Category: Lehen hezkuntza